inprimatu
Udazken-ala
Izenburua:
Udazken-ala
Sinadura:
Mujika Egaņa, Robustiana (Tene)
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):
Mujika, Robustiana

Argitalpena:
Euskerazaintza.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udazken ala

 

Tene

 

 Juan zaigu udara, juan da igesi

 eramanik bere alaitasuna;

 juan zaigu udara, ta juan dala

 mendi ta ibarretan txit ezagun da.

 

 Juan zaigu udara ta ixildu dira

 txoritxo abeslariak,

 ez dira entzuten gure mendiyan

 beren abesti alayak.

 A, bai itunak txori abesti gabe

 baso bakar urrutiak,

 bertan oyartzun egingo ez ba'leu

 euzkuen poz irrintziak.

 

 Juan zaigu udara, eta berakin

 euzkidun egun luzeak,

 oyekin baita juan dira ere

 artzayen poz-alayak.

 A, bai gogorra onentzat neguan

 mendi elurrez jantzia,

 bertan ez-baleuka txabola, eta

 txabolan bere maitea.

 

 "Juan zaigu udara, eta alegetu

 semetxo jolas zaleak,

 zelai lilitsua artu dualako

 guzia zingira loyak.

 Ai, bai estua abentzat sukaldea,

 bai illuntze gogaikarriak,

 su-ondora aitonak deitzen ezbaleu

 entzutera bere ipuyak.

 

 Amaitu dira, bai, neska-mutillen

 itur-ondoko egonak,

 gogorki ditu ba ortik bidaldu

 euriyak edo bisutzak.

 A, bai luze itunak maitalientzat

 neguko gau illun baltz-baltzak

 amets egitera deitzen ez'baleu

 sukalde zarreko suak.

 

 Juan zaizkigu baita udararekin

 goiz argi ta aize legunak

 ez dute orain, ez, ainbat, atsegin

 eskeintzen mendi tontorrak.

 Ai, bai orma baltz aztunak neguan

 basetxe txiro txikiak,

 sendi euzkoa lotuko ezbaleu

 bera jayo zan mendiyak.

 

 Juan zaigu udara, juan da igesi

 eramanik bere alaitasuna;

 juan zaigu udara, ta juan dala

 mendi ta ibarretan txit ezagun da".

 


inprimatu