inprimatu
Nere leyua
Izenburua:
Nere leyua
Sinadura:
Mujika Egaña, Robustiana (Tene)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Robustiana

Argitalpena:
Euskerazaintza.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere leyua

 

Tene

 

 Nere gelako leyotik

 dager ortzi zati bat,

 berari zor dizkat nere

 oldozkun gozoenak.

 Naiz euzkiz jantzita egon,

 naiz odeyez izukor,

 naiz illargi geltsuz edo

 naiz izarrez dizdikor,

 mintzo gozoz poztutzen du

 nere gogo gaxua...

 ¡eta bere mintzo eske

 zabaltzen det leyua!

 


inprimatu