Usurbil'go mixiyo santuai
Udarregi
Milla zortzireun da
larogeita amairuban
ditxa eder bat sortu da
gure inguruban.
Bertsuak paratzia
jarri zait buruban:
gorputza ez daukat
lengo estaduban...
sayatu egin biat
al dedan moduban.
Biba Kabilduba ta
Ayuntamentuba!
Esperatzen det oyen
konsentimentuba.
Memoriya debilla,
au sentimentuba,
zerbait itz egiteko
det pentsamentuba...
egingo banu oyen
kontentamentuba.
Usurbilko erriko
Parroko guria,
izan du itz egiten
abillidadia,
errespetua eta
formalidadia;
piska bat bajatu da;
dauka edadia
izan degu guztizko
predikadoria.
Ai gure Erretore
leyal eta fiņa
fedia aumentatzeko
onek badu griņa:
sermoi ederra franko
guretzat egiņa
beti enpleatu du
bere alegiņa
gu guziyok egiten
sayatu bagiņa...
Oraiņ ekarri dizku
bi erlijioso
sermoi eder oyeri
egiyegun kaso...
premiyakuak izan
gintezke akaso,
oyen laguntasuna
biar da preziso.
Ondo prebenituta
guazen animoso.
Frai Daniel Bartel ta
Frai Andres bestia...
asko desiatzen zan
oyek ikustia.
Predikadore txarrak
azaldu eztia...
pentsatzen det graziyak
ematen astia,
lastima da oyeri
ixilik uztia.
Martxuaren amaikan
dirade asiyak...
Ez ditugu aditu
sermoi itxusiyak;
nola predikatzen dan
daude ikasiyak,
gizon estudiatu
asko ikusiyak.
Ondo portatu dira
Jaumari graziyak.
San Franziskoren seme
estimagarriyak
Aita piadoso bi
dira etorriyak
Bete gabe pekatu
grabien neurriyak
bizitza berriyak,
ikusi ez ditzagun
istillu gorriyak.
Bildur gabe juateko
digute otsegiņ;
modu obian eziņ
gizonak itzegiņ.
Etsayaren mendian
ez dala atsegiņ,
libratzeko moduba
obe degu egiņ,
Jesusen asarria
aplakatu dediņ.
Espasiyoz ta ondo
egiņ esamiņa:
artu doloria ta
propositu fiņa
damutasunarekin
pekatu egiņa:
aboz konfesiyua
egin alegiņa
ta izan penitentziya
kunplitzeko griņa.
Konfesiyo ondoren
Komulgatutzian
konsidera dezagun
geren biyotzian
gure Jesus maitiak
bere eriyotzian
supritu zitubenak
aundiyak baizian.
Gure onagatikan
iltzan gurutzian.
Utzi pekaturako
dauden biziyuak
menderatu ez gaitzan
kondenaziyuak;
egin errespetoko
konbertsaziyuak
kunplitu estaduko
obligaziyuak;
enkargu ori eman
dute Misiyuak.
Deskubritu dituzte
fedeko kasuak;
etorri dira gizon
sustantziosuak.
Arritu gaitu oyen
izketa gozuak
nola umiak eta
ala gurasuak.
Osasuna diyela
Jaun amorosuak.
Oyen sermoyetara
allegatu dana
konforme egon liteke
Jaungoikuagana
bederatziurren batian
egin dute lana;
Konfesiyuan ere
asko oyengana...
Badute talentuba
Jesus'ek emana.
Anima garbitzen du
konfesiyo onak:
ez du ezer serbitzen
bildurrak egonak,
Itxurak egiteko
desiuan danak
engaņatuko ditu
konfesore jaunak;
Goikuari pegatzen
izango dira lanak.
Ark kargu artuko du
zorrotz eta estu
zeņai bere kontubak
eman biar justu.
Batzubek ukatu ta
beste zenbait aztu,
konfesiyo txarrakin
ez biziro poztu...
goiko Jueza iņork
engaņatzen eztu...
Jauna ofenditurik
gaude sentimentuz
nola itzez ta obraz
ala pentsamentuz.
Emendikan aurrera
bizi biagu kontuz
estali gaitzan bere
bendiziyo santuz,
ala gerta dedilla.
Amen. Biba Jesus!
|