inprimatu
Urtsotegiak
Izenburua:
Urtsotegiak
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
479.zk.
Orrialdea:
4

Ursotegiak

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 Urriak urhrez bazterrak aphaindurik,

 Hego deiari mendiak hurbildurik,

 Arthaldeak jautsi aire bortutik,

 Urtsoak agertu iphar aldetik,

 Neguko pazketarat abiaturik.

 

 2

 

 Urtso gaichoak, zonbat errekontru tzar

 Egin beharko duzuen bide nabar;

 Egun airos eta hegalez azkar,

 Zalhu bazoazte sustatuz elgar

 Ihiztari gaichtoen saretan bihar.

 

 3

 

 Bertsulariek, gazte nintzen urthetan,

 Urtsoa zuten aipatzen kantoretan,

 Maiteari egin paraboletan,

 Gogo-bihotzak hegaldun airetan;

 Urtsoez orai tratu merkatuetan.

 

 4

 

 Artizarraren begiaren eztia,

 Iratzartzera doanean mendia.

 Urtsotegi: deithura egokia,

 Ederrez gezurra balitz egia;

 Hobi bat, bertzerik ez urtsotegia.

 

 5

 

 Ozkichen gaindi ala Suhuskunetik,

 Sarako mugaz edo Lephederretik,

 Urtsoek ez gehiago biderik

 Ihiztarien sare gabekorik;

 Moltsa jori duenak urtso janen dik.

 

 6

 

 Urria urhez, berunezko hazila,

 Ene lagunak zahartu ni bezala;

 Petik gora labur gure ahala,

 Ordokian ere behar makhila

 Urtsoekin gazteak josta ditela.


inprimatu