inprimatu
Urtsotegiak
Izenburua:
Urtsotegiak
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
426.zk.
Orrialdea:
4

Urtsotegiak

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 Urriak urhez bazterrak aphainduri,

 Hego delari mendiak hurbildurik,

 Arthaldeak jautsi dire bortutik,

 Urtsoak agertu iphar-aldetik,

 Neguko pazketarat abiaturik.

 

 2

 

 Urtso gaichoak, zonbat errekontru tzar

 Egin beharko duzuen bide nabar;

 Egun, airos eta hegalez azkar,

 Zalhu bazoazte sustatuz elgar;

 Ihiztari gaichtoen saretan, bihar.

 

 3

 

 Bertsulariek, gazte nintzen urthetan,

 Urtsoa zuten aiphatzen kantoretan,

 Maiteari egin paraboletan,

 Gogo-bihotzak hegaldun airetan;

 Urtsoez orai tratu merkatuetan.

 

 4

 

 Artizarrareri begiaren eztia,

 Iratzartera doanean mendia!

 Urtsotegi: deithura egokia,

 Ederrez gezurra balitz egia!

 Hobi bat, berzterik ez... urtsotegia!

 

 5

 

 Ozkichen gaindi ala Suhuskunetik,

 Sarako mugaz edo Lephederretik,

 Urtsoek ez gehiago biderik

 Ihiztarien sare gabekorik:

 Moltsa jori duenak urtso janen dik.

 

 6

 

 Urria urhez, berunezko hazila,

 Ene lagunak zahartu ni bezala.

 Petik gora labur gure ahala,

 Ordokian ere behar makhika...

 Urtsoekin gazteak josta ditela!


inprimatu