inprimatu
Urthats
Izenburua:
Urthats
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
648.zk.
Orrialdea:
4

Urthats

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 Eskual-herrian hara-hunaka,

 haur chumeak badabiltza,

 Etcheko andrer, kartsu-kartsuki,

 erranez beren othoitza.

 Athe-barnetik, haurren oihuer

 itzuli deneko giltza,

 Bichkotch-intzaurrak purrustan heldu...

 kuku dadila zikoitza!

 Urthe on! irriz dute gaichoek

 ihardesten: sari gaitza!

 Hoiek erranak, ororen alde,

 Jainkoak egin balitza!

 

 2

 

 Bortu-gainetan kantuz artzainak

 diozka bere ametsak,

 Kantuarekin airarazteko

 nahigabe-zorigaitzak...

 Lagun choil bat ez norek lausenga,

 baizik-eta mendi gaitzak,

 Noizean behin harroketarik

 hichtuka chori-belatsak...

 Bakar-bakarrik iragaiten tu

 gau-egun batzu kiretsak.

 Ut-the on! hiri bihotz-erditik:

 gaizo laguna, onetsak!

 

 3

 

 Guziak aurthen lagun ditzala

 nasaiki zeruko Jaunak!

 Lurrera beha dagozin aita

 chahar ile churidunak...

 Umeak ere urthaldi huntan

 sortu behar zauzkigunak.

 Tokirik ez da nundik ez diren

 noizbait igan Eskualdunak:

 Salbaien aphez, artzain, soldado,

 berdin oro bihotz-dunak.

 Beraz orotan gora diola

 «urte on» bat oiharzunak!


inprimatu