Udarregi
Oso trebia dago kantuzko lanian
Orlako gutxi da gaurko egunian
Gogor egiten niyon gaztia nitzanian
Obeditu diyogu etsi degunian
Sasoya juanian
Baju geudenian
Orgullo onian
Farra aldamenian
Juan Jose Udarregi galdu danian.
Orain ogei bat urte nintzan indarrian
Tabernan bezelaxe ote larrian.
Pellorekin ere bai patxara ederrian
Allegatu ezkero egin biarrian
Teatro zarrian
Ez leku txarrian
Jende asko aurrian
Naiko bildurrian
Beti etzan asegin nere urrian.