inprimatu
Santa Barbara-tik
Izenburua:
Santa Barbara-tik
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
427.zk.
Orrialdea:
4

Santa Barbara-tik

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 Arrangoitzetik Arruntzarakoan

 San Senekoitz ez da hain gora;

 Mendiska hori -nork daki noiz danik?

 deitzen dugu Santa Barbara;

 Gain hortan luzaz etche bat izan da

 Patroin berezia nun ohora;

 Uztariztarrek Amerikak egin

 eta lurrerat untzi kapera,

 eta lurrerat utzi kapera!

 

 2

 

 Argi zen batez, itzalpez itzalpe,

 Santa Barbara dut kurritu;

 Haur kozkor batek, ardien ondotik,

 bazuen oihu eta hichtu;

 izerdi gutiz, kaskorat heldua,

 inguruer so nintzen geiditu:

 Sekula norbeit loriatu bada,

 ni han nintzela ba loriatu,

 ni han nintzeta ba loriatu!

 

 3

 

 Entzun dutanaz, Daniel profeta

 pertsulari famatu bat zen;

 

 Mendi, mendiskak, Jainkoari kantuz

 nola mintzaraz bazakien

 Ez dakit bainan beldurra banuke

 ibili zela San Senekoitzen;

 Hortik bezenbat mendi begikorik

 nehundik ikus ez baitzezaken,

 nehundik ikus ez baitzezaken!

 

 4

 

 Ayako harri bere adarrekin

 da Gipuzkoan etcheko jaun;

 Lapurdi hortan Azkaindar zuhurrek

 ez dute saltzekoa Larhun.

 Saran, Ainhoan, Ezpeletaraino

 aldapak mailka garbi ezagun

 Hartza mendiren ondotik Baigura

 zor mikorik ez duena nehun,

 zor mikorik ez duena nehun...

 

 5

 

 Baigurak utzi arteka batetik

 Orhi han urrun ageri da...

 Neure begiek, edergailu gose,

 badute bazter norat alda;

 Santa Barbara, beharrean balitz,

 norat litake, botzik hegalda?

 Zinez uste dut, hauta lezakela

 egoitza eder luken Garralda,

 egoitza eder luken Garralda.

 

 6

 

 Uztaritzeko auzaphez maitea,

 barkauren dauztatzu bi hitz;

 Biltzar hiriak fama hitsa luke,

 Santa Barbara galtzen balitz;

 San Senekoitzen, bihotz altchagarri,

 Kaperaņo bat egizu berriz:

 Ene othoitza hortan baita dena,

 behar bezala diot: Halabiz,

 behar bezala diot: Halabiz!


inprimatu