inprimatu
Pertsularien eguna
Izenburua:
Pertsularien eguna
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
60 [96].zk.
Orrialdea:
1

Pertsularien eguna

 

Oxobi

 

 Egun gozo bat iragana dut Donibane Lohizunen,

 Bainago berriz atsegin bera Jainkoak dautan emanen.

 Frantchimentik ez, maketorik ez, guziak eskualdun ginen;

 Gure artean, eskuaraz mintzo, gu guhaur behin bederen.

 

 Buruil huntako hogoi-ta bia bertsularien eguna.

 Bazkal ondoan, laster bethe en Donibaneko «Maitena»

 Nork egundaino entzun othe du holako lagun audana?

 Egia erran, eni segurik goizegi jin zait ilhuna.

 

 Oi Barkochetik etcherakoan etsituchea nindagon,

 Entzuna nuen pertsulariak galdu zirela Biarnon...

 Hamarrez goiti chutitu zaizku batzu bertzeek bezain on;

 Jauregiberri adiskdidea, ez gaiten beldurrez egon.

 

 Bortz jaun jakintsu juje zirenek lauak zituzten ba gero;

 Sakatik ala erreferatik kautariak jo eta jo;

 Gauat zelakotz, gelditu behar; gelditzean, jokoz joko;

 Chapela noren Ilazparnen berriz chuchen jujatu beharko.

 


inprimatu