inprimatu
1987ko urriaren hirua
Izenburua:
1987ko urriaren hirua
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1974.zk.
Orrialdea:
7

1987ko urriaren hirua

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 Emeretzi ehun ta larrogoi zazpian

 Urriaren hiruko larunbat goizean

 Pariseko zakurrak jinik gau beltzean

 Uste gabean ziren hasi ihizian

 

 2

 

 Sarekada egile, nun duk ohorea

 Sarekada sortzaile, hor duk ahalgea

 Sarekada onharle, biharko hirea

 Sarekada jasanle, nere haurridea

 

 3

 

 Zonbat ate bortxatu ta etxe miatu

 Zonbat ama harritu, zonbat haur izitu

 Zonbat gazte ereman ta gizon zafratu

 Zonbat garrasi eta zonbat nigar sortu

 

 4

 

 Juztizia lo zagon, ez da iratzarri

 Hila ote den nago edo beden eri

 Madrilekoak ditu etxerat igorri

 Paristar itxutuak hobendun ekarri

 

 5

 

 Aterbe emaileak gero preso hartu

 Gaixtaginen erronkan abilki sakatu

 Lagun urkoa baitan zaik Kristo agertu

 Kristoren pare haute gurutzefikatu

 

 6

 

 Ez ote da Frantzia Hendaian gelditzen

 Espaņa Irunen ez ote abiatzen

 Euskal Herria zena dugu hor aipatzen

 Ahantzi behar dela hor dautzut frogatzen

 

 7

 

 Gizonek odolean daukate GORRIA

 Beren hautuz egiten bizian XURIA

 Frantses urdina eta espaņol horia

 Lotuz, BERDEA sortzen... hor Euskal-Herria


inprimatu