inprimatu
Gernika
Izenburua:
Gernika
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1945
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
3

Gernika

 

Oxobi

 

 Udaberria, lore lilien izardun ama garbia,

 bere dohainez bazter guziak edertuz hari zen, egunetan;

 Egun zortzi urthe, Aphirilaren hgoi ta seia;

 Erle kofoin bat zirudiela, Gernika, hiri nausia

 basherritarek bethea zuten ohiko merkatu egun hartan,

 Orai zortzi urthe, Aphirilaren hogoi ta seia,

 Iguzkitarat agertu zela, herio hichtuz, latzgarri,

 debruen beren labe gorrian moldatuzko Junker hegalduna:

 Hilika nahiz, burdin eta su, Aleman saia...

 Bat, biga, hiru; lau, bortz, sei, zazpi, lerro lerro, izigarri;

 bertze bortz gero, eta bertze sei... Gernikako merkatu eguna

 Lan, errecha zuen; lorian hurbildu zen etsaia

 Gizon, emazte, chahar, gazte, haur, ortzipean chehatuak,

 hilak hilen gain, gorphutzki puskak bazter orotan odol ithurri,

 EZin ahantzizko Aphirilaren hogoi ta seia

 Etcheak sutan, kheaz gorderik, Aleman Junkerrak hichtuz,

 sai usainduen hots emaileek hoin ederki hasi lanaz irri.

 Nork ahantz Euzkadin Aphirilaren hogoi ta seia?

 Airetan airez, uretan gaindi berriak egin du bide;

 mundu guzian jakina dute zer zen, nor den guretzat Gernika.

 Ez ahantz, gazteak, Aphirilaren hogoi ta seia

 Aleman saiak aprendizgoan ibili ziren Bizkaian;

 hor piztu sua itchindu bat zen beiratuko zutena mandilek.

 Gero boriz urthez, ipharraldetik kegoalderat orotan;

 herri usoak, ifernuturik, hauts meta egiteko milaka.

 Egun zortzi urthe, Gernika zuten jo.

 Baia sekulako?

 Nun da Mussolini? Zertan dugu Hitler?

 Arriba zu Franco?

 Airetan gora jotzen daukate oi zuzenaren izkilek!

 


inprimatu