inprimatu
Gaiten eskuaraz mintza!
Izenburua:
Gaiten eskuaraz mintza!
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1277.zk.
Orrialdea:
4

Gaiten eskuaraz mintza!

 

Oxobi

 

 Jakintsunek hedatzen dute gezur frango;

 batek «bai» dionean bertzek «ez» errango;

 bainan guziek zer hau daukate behingo!

 Mintzai ederrenetan Eskuara bat dago!

 

 Arrotz hura gogor hoik, zoin gehiagoka,

 horra non hari diren elgarrekin joka,

 liburu kazetetan borthizki mokoka,

 ezinez hein onean bospasei hitz koka!

 

 Eta behar ginuke guhaurek ahantzi,

 berentzat har dezaten erdalduner utzi?...

 eskuara dutelakotz hoiek nahi jauntzi,

 zer!... dugula behar guk ahalgez erauntzi!!!

 

 -Ai lagunak! ez zinets gaskoin nahasia,

 eskuarari baitio gudu bat hasia;

 geldirik ez dagoke horren jelosia,

 bizikor ikustean bere nagusia.

 

 Gaskoinak eskuara du nahi-t-ez nagusi,

 zinez horra zertako zakon hain itsusi!

 bizpalau mintzai ditu batetara josi

 eskuararentzat guk ez dugu deus erosi.

 

 Eskuara garbi nahiz guretzat beiratu,

 arbasoek langaitzak dituzte pairatu;

 etsai borthitzenekin dire gudukatu,

 garraitu baino lehen ez dute barkatu.

 

 Lokartuak dagozi hil-horri hotzetan...

 heien irakaspenak sartuz bihotzetan,

 orai duena hor egin zazkiten hitzetan,

 othoizño bat bederen igande goizetan.

 

 -Gutan badea norbeit ahantzi duenik,

 haur, norek hazia den bere bulharretik...?

 Elhetan gochoenak ororen gainetik

 amak eskuaraz erran zauzkigun lehenik!

 

 Esnea zurgatzean eskuara dut edan,

 eskuaraz mintzo're zaut odola zainetan,

 munduko jeloskorrak has bite has trufau,

 ditchotan dezakete zafraldi bat ukan!

 

 Berma hor haurrideak! Ohoinak dabiltza

 hartu nahiz eskualdun bihotzaren giltza!!

 Dezagun orok egin bihotzez agintza:

 elgarrekin eskuaraz gaiten bethi mintza!!!

 


inprimatu