Gaiten eskuaraz mintza!
Oxobi
Jakintsunek heda zen dute gezur frango
baten «bai» dionean bertzek «ez» errango
bainan guziek zer hau daukate behingo
Mintzai ederrenetan Eskuara bat dago!
Arrotz buru gogor hoik zoin gehiagoka,
horra non hari diren elgarrekin joka,
liburu kazetetan borthizki mokoka,
ezinez hein onean bospasei hitz koka!
Eta behar ginuke guhaurek ahan zi,
berentzat har dezaten erdalduner utzi...
eskuara dutelakotz hoiek nahi jauntzi,
zer!... dugula beha gu; ahalger erri untzi.
-Ai lagunak! ez sinets gaskoin nahasia.
eskuarari baitio gudu bat hasia;
geldirik ez dagoke horren jelosia,
bizikor ikustean bere nagusia.
Gaskoinak eskuara du nahi-t-ez nagusi,
zinez horra zertako zakon hain itsusi!
bizpalau mintzai ditu batetara josi,
eskuararentzat guk ez dugu deus erosi.
Eskuara ga bi nahiz guretzat beiratu,
arbasoek lan gaitzak dire gudukatu;
etsai borthitzenekin dire gudukatu.
garraitu baino lehen ez dute barkatu.
...Lokartuak dagozi hil berri hotzetan...
Heien irakaspenak sartuz bihotzetan,
orai dugun hor egin zazkiten hitzetan,
othoizo bat bederen igande goizetan.
Gutan badea norbeit ahantzi duenik,
haur, norek hazia den bere bulharrerik...!
Elhetan gochoenak oruren gainetik
amak eskuaraz erran zauzkigun lehenik!...
Esnea zurgatzean eskuara dut edan,
eskuaraz mintzo're zaut odola zainetan,
munduko jeloskorrak has bite has trufan;
ditchotan dezakete zafraldi bat ukan!
Berma hor haurrideak! Ohoinak dabiltza
hartu nahiz eskualdun bihotzaren giltza!!
Dezagun orok egin bihotzez agintza
elgarekin eskuaraz gaiten bethi mintza!!