Astoa eta otsoa
Moulier, Jules (Oxobi)
1
Benttetan arnoketa zabilan Astoko.
Bizkarrean zahagi, lephotik chahako,
Hatzak treberik eta buru nola kasko...
Hon jakina dago barrandan Otsoko..
2
Gau batez gerthaturik biak begiz begi,
Hasi zaren elheka... gezurra zilhegi.
Otsokok Astokori: gau on, jaun astoa.
Otsokok Astokori: to. gau on, otsoa.
3
- Zer deramak hoin berant eta norat hoa?
- Zahagian hiretzat txakolin gozoa.
- Otsoen jinkoak hu ni ganak ekharri!
Goseak hila nagok, ez hala egarri;
Gaurko badiak hitan: buru ta beharri,
Zerekin tripa bethe, nun bil osagarri.
4
Lan hori goizalderat, onez, utz baheza?
Hor, hurbil, Salbatore baitugu eliza,
Hil gabe nahi nikek entzun azken meza;
Gero jabalduren duk hobeki janiza.
5
- Otsokok Astokari: Baduk ene baia.
- Astokok Otsokori: Milesker anaia.
6
Beraz Salbatorera, ziren, biak igan...
Astoa baitzen sartu bakharrik elizan,
Ostiko batez zuen athea hetsi han,
Otsoak barur eta nigar egin zezan.
7
- Asto tzar mukuzua, musikan badakik;
Hire gezurrak oro alderat: aithorzkik;
Berriz, gau beltzarekin aurkitzen bahut nik
Mezaren entzuteko ez dukek baimenik.