Udarregi
Aberats eta pobre, markes eta konde,
Begira badaukagu makiña bat jende.
Ez giñuke esango bildurrak bagende
"¿Zertan egon biar degu erdaldunen mende?"
Zaute atentziyuan piskatxo batian
Beriala esango det nola nukian,
"Utzi deiguela guri pakian
Aindu dezatela beren parajian."
Pello, konprenditu ezak nere auko itza,
Atentziyoz bazaude ez da izango gaitza.
"Gernikako arbola" euskeraren giltza:
Ez gaitue bentzituko. ¡Alperrik dabiltza!"