inprimatu
Oroitzapen
Izenburua:
Oroitzapen
Sinadura:
Mokoroa Mujika, Justo Maria (Argizale, Ibar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mokoroa Mujika, Justo Maria

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
556.zk.
Orrialdea:
1

Oroitzapen

 

Mokoroa Mujika, Justo Maria (Argizale, Ibar)

 

 1

 

 Zure Izarraren deira

 goiz jaikirik, bizkor ekin bidean;

 eta, zere-ari buruz,

 aldats eta zoztor, urteak urte,

 bideaz beiņ etsi gabe

 aurrera jarrai,

 Izarren Jabeak agindu arte...

 

 2

 

 Ala zaitu munduak miraz ikusi

 -oskarbi naiz goibel, uda ta negu-

 nekeaz azturik beti gogotsu,

 begi-biotzak argi,

 dena zentzu eta gizabide,

 azal ta mami kristau fededun

 gizon garbien eredu eder,

 Euskaldunon gidari...

 

 3

 

 Izkututik, ageritik,

 Izar maiteak, iņondik ere,

 eztizu bidean utsegin.

 

 4

 

 Erpiņera gabe zaitugula galdu?

 Erpin jakiņik non da mende gurean?...

 Leize beltzetik Argi-Errira

 Izarren bide gordeak

 zer-nola diran, Jabeak baizik,

 nork daki?...

 

 5

 

 Joxe-Antonio gurea!

 Zure arnasa beti da bizi...

 Zure Izarra ezta itzali.


inprimatu