inprimatu
Senpere dutala maite
Izenburua:
Senpere dutala maite
Sinadura:
Mixel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mixel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1695.zk.
Orrialdea:
5

Senpere dutala maite

 

Mixel/EGILEA>

 

 Huna, Senpereko gazteria

 Huna gure haur maitatiak

 Beha zazue

 Ikus zazue

 Nola beztitzen duten

 errebotea

 Zoin xarmantak

 Gazte horiek,

 Eta bereziki dantzari ttipi

 horiek

 Zer plazerra

 Ikustea

 Nola atxikitzen zaizkon

 kulturari

 Zeren eta nahi dena erraner da

 Oraiko gazteek

 Nahi dute salbatu gure

 Euskal-Herria...

 Eta nola ahantz

 Holako herri batean sortuz

 geroz

 Gure bihotza betidanik dela

 euskaldun!

 Orduan, gure gazteek

 Irakusten dituzte beren lanak

 Zeren eta lana baita,

 Haur horien beztitzea

 Horieri dantzak irakastea,

 Bainan zer gauza ederra

 Ikusten direlarik, geroxago,

 Herritarren inguruan,

 Dantzan ari direla

 Ahalik eta hobekienik.

 Zinez plazer egiten du

 Ikustea gure gazteak

 Lehenik euskaldunak

 Nola nahi dituzten atxiki

 erroak

 Erro azkar eta segurak...

 Bertze aide, hune pilotariak

 Trebe eta zaluak

 Horien ikustea emaiten daut

 Dilpira bat!

 Beha, horien asurantza,

 Nola seguratzen dituzten

 kolpeak,

 Zoin arinak diren!

 Izanik ere alde batean,

 Laster joanak dire,

 zimiztaren idurian,

 Ezker edo eskuin.

 Bai, joko garbi, sano eta

 gostukoa!

 Agur, Jaun pilotariak!

 

 2

 

 Urruntxago, huna bertze

 andana batzu,

 Bertze gazte batzu!

 »Rugby, handball»,

 Lasterkariak, eta bertzerik

 asko...

 Horiek ere joko biziki interes

 garriak,

 Pitzarazten dute herria,

 Emaiten diotela,

 Bizitzeko zorion eta gostu

 bat,

 Aire arin bat iduritzen du

 Zerbait egiten delarik

 Gazte gelditzeko,

 Bainan badakizue

 Euskal-Herrian ez dela

 xahartzen,

 Beti xuxen eta gogoa arin,

 Besta egiteko, arno

 gutirekin...

 Milesker gazteeri ta deneri

 herriaren arima!

 

 3

 

 Huna orai klika,

 Azkenik aipatua,

 Bainan bertzek bezain

 loriosa!

 Bere aireak emanez,

 Eskaintza bezala.

 Beti alegera dire horko gazte

 Bai eta adinekoak.

 Zer taldea egiten dutena

 Denak, bihotzez

 Prestatzen dutela halako aire

 Delako egun batentzat.

 Segituak dire beren

 ateralditan

 Makilariekin,

 Jende xoragarri eta

 alderdikoak!

 Artexak eta ikustekoak!

 Bizi ditela gure ohidurak!

 Izan ditela itzal gabekoak!

 

 4

 

 Juntatu, behar ditugu

 Koralako bozak, bai eta

 organixtak...

 Zer lanak,

 Gure elizari emaiteko bihotz

 gozo eta gaztea

 Zer plazera, meza denboran,

 Sentitzea, denak

 elgarretaratuak

 Leu pareta xahar eta

 gerizazkoan.

 Anaitasuna errege senti da,

 Bozkarioa da gure zuzen

 bidea,

 Denek bizi behar dugula

 Herritarren artean!

 Hori da, gure herri ttipien

 gakoa,

 Zoriona eta maitasuna!

 

 5

 

 Bai, zinez Senpere dut maite

 Hemen nahi ditut ereman

 nere egunak

 Luze edo labur

 Jakinez, Euskal-Herria

 Dela nere bizi guzia...


inprimatu