Igelak
Mirande, Jean
"Aintziko urerat
ilhargi-laurden bat erori zen,
Zuri yori,
gauko zitu zorhi:
igelak yan dute, igeltxo ilgeldariek.
Orain, aldiz.
intzirika daude igel igeltxoak,
igel igeltxo zoroak...
Gau-minean
aintziko igelak dute, ai! ei!
ilhargi-min."
|