inprimatu
Behi gaztearen pertsuak
Izenburua:
Behi gaztearen pertsuak
Sinadura:
Minaberry, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Minaberry, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2074.zk.
Orrialdea:
4

Behi gaztearen pertsuak

 

Minaberry, Pierre

 

 1

 

 Omore onarekin noa kantatzerat

 Behi bat erosirik haren aipatzerat

 Goizetik libratu dut dohan alatzerat

 Bi jauziz pasatu da auzoko pentzerat

 Ez dut errexki bildu "Roxali" etxerat.

 

 2

 

 Nehoiz oz du ikasi horrek burukatzen

 Nundikjakin dezake bertzeren lauzkatzen

 Zerbait eskas duela nik ez dut dudatzen

 Indar handia badu bainan ez bultzatzen

 Beharrik orai ez da behirik uztartzen.

 

 3

 

 Oraidanik munto naiz abere ņapurrez

 Araberan beharko gaur artzain xakurrez

 Horren borondatea iduriz da urrez

 Hartze izigarri bat ere du beharrez

 Euskara ikasi du denbora laburrez.

 

 4

 

 Goiz batez lausengatu nai nuen eztiki

 "Ahalaz behar hut hi asean atxiki"

 Bezperan bazka xuhur, gosea biziki

 Doidoi'tarik egin du bainan zain bitxiki

 Beharri mutturretik ez bainu ausiki.

 

 5

 

 Zaldi arrazatikan baduke oraino

 Labrokan doalarik pentze zolaraino

 Ixtazainak lerdenago ditu nik baino

 Potxok ņakatu bainan ez hexurreraino

 Kanbon barna joaiter da Senpereradino.

 

 6

 

 Denboraren burian zitzaitan susaldu

 Zezen molde berna nekexko hurrandu

 Hoitalau oren banne odola du galdu

 Kalitate eskasez ez dut behar saldu

 Gehienak baititu beharrena salbu.

 

 7

 

 Behi orro bitxi bat barruki xokotik

 Bore umeari hor kolpeka xilkotik

 Kexuan nik ezin utz tresna hau eskutik

 Zizpa sistaz dario odola lepotik

 Sartzer dazkot kolpean lau hortzak tripatik.

 

 8

 

 Aments batez izan naiz horrekin bortuan

 Zaldizkoz apaindua zume bat eskuan

 Ustei eder batekin bulunba lepuan

 Korda mehe pare bat bridaren lekuan

 Zela eta ni arin jasanez bazoan.

 

 9

 

 Lauhazkan iduritu fitexegi joan

 Izerditan mihia gorputzez kanpoan

 Tronpet aire bat jo dut goratik orduan

 Ohartuz telebixta gure inguruan

 Xirripan iratzartuz edaterakoan.

 

 10

 

 Arrotza ikus ordu eginez jauzia

 Nehork ez dire erran ez dela bizia

 Hankak largoak ditu, gorputza luzia

 Salgai banu oraindik ez da zuhurtzia

 Laster xora lezake merkatu guzia.

 

 11

 

 Tratulant bat jin zeraut eginez agurra

 "Nik erosiko dauzut behi gorrail hura

 Haragia eskas du saltzeko pizura"

 "Eskaintza egin zazu lehenik itsura

 Gero jakinen duzu baduzun mentura",

 

 12

 

 "Dotzenaņo bat pasa hortan bazinuzke"

 "Lau ehun gehiago balio dituzke

 Itzain baten erranak egiak ditaizke

 Arraz hortakoak denak behar huzke

 Ume bat edo biga barnean baduzke."

 

 13

 

 Haragitanjean baino nahiago bizi

 Pikorat saltzek'orde urrixa bat hazi

 "Enganatuz nahi zuk ainitz irabazi

 Gizon atrebituez munto da Garazi

 Antzu pasatu eta nai erdi-arazi.

 

 14

 

 "Hamalaueko hortan nik ez dut dudatzen"

 "Moltsa hori ez duzu zuk aisa largatzen

 Herabez iduri zaut ez aski ludatzen

 Baliosa delakotz gaur aipa ordu zen

 Ederragoko guti jalgi da Garruzen".


inprimatu