inprimatu
Elizondo-ko partida
Izenburua:
Elizondo-ko partida
Sinadura:
Millox, Jean-Baptiste
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Millox, Jean-Baptiste

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1802.zk.
Orrialdea:
5

Elizondoko partida

 

Millox, Jean-Baptiste

 

 1

 

 Huna pertsu berriak nik orai emanak

 Kantuz deklaratzeko plekarien famak

 Elgar ezin bentzutuz izan tuzte lanak

 Azkenean nausitu dire zaharrenak

 

 2

 

 Mila beatzi-ehun ta hoita bigarrena

 Urte hau hainitzentzat zer oroitzapena

 Idaz'utenek plazer galtzailek zer pena

 Beti lanjerean baita irriskatzen dena

 

 3

 

 Larunbatarekin zen abendoaren bia

 Orduan jokatu da partida handia

 Elizondon in zuten diruzko paria

 Bai eta proetxatu lapurtar jendia

 

 4

 

 Partida hau izan da izigarrizkua

 Bakan aditzen battu hau bezalakua

 Trinketa hautaturik Elizondokua

 Han eginen zutela guziek jokua

 

 5

 

 Dongailz bi anaiak, Léonis ta Arcé

 Partidaren finitzen lanak izan tuzte

 Gaztek ere galtzerik ez baitzuten uste

 Azkenean zaharrek idabazi dute

 

 6

 

 Jean-Baptiste Dongaitzena gizon famatua

 Ez baita maiz ikusten bai bezalakua

 Berrogai urt'adina t'ehun kilo pisua

 Orai ere beharrik egin duk jokua

 

 7

 

 Besoa hasi zaio pixka bat tikitzen

 Gorputza pisututa ilea zuritzen

 Bainan halere ez da batere izitzen

 Azkenean badaki kintzearen iten

 

 8

 

 Partidaren egilea bat zen Mendiondo

 Holakorik ez omen d'ikus'egundaino

 Atakat'izan diren azken kintzeraino

 Hondarrean Jean-Baptiste nausi zen oraino

 

 9

 

 Hamar mila libera alde bakotxetik

 Hoik behar ziela jokatu hasteraz geroztik

 Trebesak zenbat ziren Jainko onak zakik

 Galdu duten gaixuak ere bai bar gatik

 

 10

 

 Ene laguntan bada urgulutxu hainitz

 Nahi nuke nik ere jakintsuna banitz

 Sekulan gertatzen banaiz okasionean berritz

 Begira egonen naiz bazterretik irriz

 

 11

 

 Partida horren famak bertsu berrietan

 Guziek kantatzeko Eskual Herrietan

 Nihor gertatzen bada nere beharretan

 Zerbitzaturen ditut denak lorietan

 

 12

 

 Kantu haukien emailea Batizta handia

 Guziek dakitena gizon bat noblia

 Bertsu berri emaiten pare gabia

 Lanetik ageri da ofizialia


inprimatu