inprimatu
Agur, oi izar maitea
Izenburua:
Agur, oi izar maitea
Sinadura:
Milafrangarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Milafrangarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
705.zk.
Orrialdea:
4

Agur, oi izar maitea

 

Milafrangarra

 

 1

 

 - Agur, oi izar maitea, iduzki eder begia!

 Zure gatikan nik utzi niro bizi naizen-herria,

 Eta alderat zure ganat jin, izar charmagarria.

 

 2

 

 - Mintzo zira, bai, ederki, ederki eta onheski.

 Zure gatikan nahi nuke nik jakindu bereziki

 Noiz izan naizen ni zuretako izar edo iduzki.

 

 3

 

 - Zazpi urthe badu orai, uda huntan konplitu 

 Amodio perfeta batez zitudala maitatu.

 Bainan orai ni beldur nuzu zaizkidan kanbiatu.

 

 4

 

 Eri nuzu bihotzetik, erraiten dautzut hitzez

 Sukar-malinak hartua nago, zu ez izan beldurrez.

 Othoi, othoi, zuk senda nezazu, hil ez nadin xangrinez.

 

 5

 

 - Gaitz ororen kontra ere erremedioak badire.

 Sukar-malina balinbaduzu zerbitza hor barberez,

 Eta ez ethor zu ene ganat, ni miriku beharrez.

 

 6

 

 - Urh'erreztun bat badut nik, bere ederrez harturik,

 Hura ikusi arteraino zuk zur'erhian sarturiK,

 Ene bihotzak ez du izanen oren bat deskantsurik.

 

 7

 

 - Urh'erreztuna baduzu, bertze norbeiti emozu.

 Ene erhian sarturik segur ikusiren ez duzu

 Bertze zenbait ahal duzunetz etseia hobe duzu,

 

 8

 

 - Oi epher zango gorria airean joaile propia!

 Ez duzuia bada pena ene hola ikustia?

 Othoi, othoi nezazu, utzirikan bertziak!

 

 9

 

 Nora nahi ni joan nadien, ene bihotza zurekin.

 Plazer izpirik ez dut hartzen ene gazte lagunekin

 Nun ez zaitudan zu ikhusten, zure begi ederrekin.

 

 10

 

 - Arrosak eder botia, ederxago du loria!

 Lehen bertzetan ibili eta orai niri gorthia!

 Zoazkit begien bixtatik parabolaz bethia.


inprimatu