inprimatu
Egiptoan gertatua
Izenburua:
Egiptoan gertatua
Sinadura:
Mikerinos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mikerinos

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1622.zk.
Orrialdea:
4

Egiptoan gertatua

 

 

 1

 

 Hazi bigunez heriotza da lur honetan xertatua

 Eta mundua nabaitzen dugu ez dakigu zertatua.

 Orientean bakezale bat dutenaz ezerztatua

 Bizpalau bertsoz aipatuko dut Egiptoan gertatua.

 

 2

 

 Paper batzuek Egiptotikan berria eman didate,

 Egia erran han pasatuek ez naute harritzen bate,

 Horrelakoa ditake aski zorigaitz handien ate,

 Sei gizasemek hil zuten tiroz, bai, Anuar el Sadate...

 

 3

 

 Hau iraganik Kairo hirian eguerditan nik uste

 Sadate jaunaren hiltzaletarik hiru garbitu dituzte,

 Ez zuten haiek neholaz izan salboan lekurik huste

 Eta ere ez harma mortalak debaldez eskutik uzte!

 

 4

 

 Sadate jaunak bazaukan beti kali zezaten beldurra

 Ordea berak agertzen zuen arpegi aire segurra;

 Munduko beste gizonek eman dute abisu zuhurra

 Kolpe horretan senditzen dela Kaddafi haren sudurra!

 

 5

 

 Orient hurbil hortan mundua dago gaitzeko zalantzan,

 Palestinarrek herri bat nahiz dezarte dena balantzan,

 Arabek parte hartzen dutela Israelen akabantzan

 Ikusten dira bonbak oraindik, eta lurtankeak dantzan...

 

 6

 

 Nil ibaiaren hegian fellek zelai emankorrak egin

 Baina gerlaren gatik lehengo oparoa zen aldegin;

 Halaz Carterrek bake tratua ziolarikan galdegin

 Sadate jauna enterratzeko faraon haien artean,

 

 7

 

 Bakea egin eta herria zabilan gosez denetan,

 Nahasmenaren erroak batzuk beren azken egunetan

 Merke hedatzen zituzten islam fedearen izenetan,

 Baina oldarrak errausten ziren zapalkuntzaren penetan...

 

 8

 

 Mundu hontako agintariak biltzen diren anartean,

 Mitteŕrand gure lendakaria ez dagoke apartean,

 Sadate jauna enteratzeko faraon haien artean,

 Kairo hiriko bizitzaleak kiretsa du bitartean...


inprimatu