inprimatu
Dotore Honoris causa
Izenburua:
Dotore Honoris causa
Sinadura:
Mikerinos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mikerinos

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1629.zk.
Orrialdea:
5

Dotore honoris causa

 

Mikerinos

 

 1

 

 Bertso berriak paper xuriàn nahiko nituzke, eman,

 Ederrak izan ditezen ari naiz solasarekin teman,

 Beha dezagun oraingo hontan lerro honek nola deman:

 Kasetan eta bazter orotan hitz berak ditut hauteman...

 

 2

 

 Bizitzen dugun Euskal-Herrian horrelako guti dira

 Bat kondaturik, bila beste bi eta azkenean tira.

 Laudamen asko merezi arren, laster dator erretira,

 Bihotz barnean sortu hitzekin molda dezaiogun bira!

 

 3

 

 Buru hunaren lanak baituke bere gorputzaren pause,

 Gure mendean zabaltzen zaigu huts gainean harri lauza,

 Hori ikusiz bilbotar batzuk, behar beharrezko gauza,

 Lafitte jauna egin digute dotore honoris causa.

 

 4

 

 Uztaritzetik, idazlan mita hedaturik alegia

 Luma eskuan atera digu herriko lorategia;

 Haietan gero gutarik batek hazi baituke begia

 Zinez betiko zordun gauzkio eta hori da egia!

 

 5

 

 Duela zenbait urte jadanik inprima zuen «Herria»

 Herri sakonak goza zezantzat fede handien berria

 Euskaldun zintzo, sinesdun eta lerden lerdena gerria,

 Hortan idazten dugun bakoitza ez ditake deit zerria!

 

 6

 

 Nihaurek berdin behar diozkat hemen bihurtu eskerrak,

 Ez nau manatzen atzoko egun joanen itzalen herrak,

 Ikasi baitut paper hontan zer zezaken esku ezkerrak:

 Idatzi ditut nere denboran nituen solas ederrak...

 

 7

 

 Ontsa izanen zitaken eskol in bazinu parabola,

 Mitrallen ordez erabiltzeko buruaren berma zola,

 Baina borroka premiazkoan non dugu horren axola:

 Lafitte zara basamortua gordetzen duen arbola...

 

 8

 

 Orain mintzatzen zaizuna bare ez bada ere onena

 Onhar ezazu, Lafitte jauna, bertsolarien omena:

 Adixkidantzan, errespetuan aurki dezaket hobena,

 Hitz makur hauer mendeka bedi bazterretikan so dena!


inprimatu