inprimatu
Nork bere lehendakaria
Izenburua:
Nork bere lehendakaria
Sinadura:
Mikelats
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mikelats

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1594.zk.
Orrialdea:
5

Nork bere lehendakaria

 

Mikelats

 

 1

 

 Gure Aberri bakarra omen den Euskadiko bitxia,

 Oraiko nausi ditugun biek dutela mugaz hautsia,

 Jende guztiak ezin duela osatu herri hertsia.

 Gure anaiek aintzina hartu bat eta esperantza,

 Lendakaria eman digute, Karlos Garaikoetxea.

 

 2

 

 Egia erran, Herria dute zatitu hiru partetan,

 Nabarra ere bestelakatu, Euskaldun denon kaltetan.

 Sinetsarazi ordea nahi ligukete debaldetan

 Calvo hau edo Giscard soil hura badiradenik artetan

 Gure Herriko buruzagiak, guk ezarririk paldetan.

 

 3

 

 Oraiko tresna berriek orok aipatzen deraukuztela

 Nagusi haien gora-beherak, Euskal Alderdi Ustela

 Iduritzen zait -hortan damu dut- johan bilakatuz dela,

 Kuskua baino arroltzeago datozena hartuz tela:

 Frantzia gure aberritzat joz, non Euskadi ez-deus dela...

 

 4

 

 Ala dituzte beren azitan are maiteago pintzak?

 Behar al digu klase gabeko gizarte baten hargintzak

 Gure izana deuseztatua? Zer makur, bidezko intxak!

 Eguzkik ere ezabatzeintu larre zabaletan intzak,

 Egun orotan hasi behar du: alferrik beraz ekintzak.

 

 5

 

 Bertsotan ari baita Battitta, agurtzea ez dut daino

 Neurtitz baker bat politago zait, ezenez ehun hitz laino.

 Bainan hobe dea Euskaldunak bestetan erdaraz baino,

 Badoa frantses garela hemen euskaraz erraiteraino?

 Koblakaria ez naizen arren, selgarren bat dut oraino:

 

 6

 

 Egia onak errer ditzanik agertzen ahal badadi,

 Agurtu behar duela diok; paradaz balla hadi!

 Berriz ere dut errepikatzen hobeki dezagun adi:

 Hiru aberri ezin batera, bat ttiki eta bi handi;

 Aberri baker bat dugulako, izendatu dut Euskadi.


inprimatu