Aldapan gora
Mikelats
Ezkerreko zangoa hego bazterrean
Eskuinekoa Iparraldekoan
Begi biak itsasora luzaturik
Euskal lur honetan tente
Pix egiten ari nauk
Muga madarikatu horretan.
Eskuineko zangoa Hondarrabitar
Ezkerrekoa Hendaian
Hankarteko makila zut-zutik
Goi, hontako zeru tximistadun hari buruz
Kaka largatzen diot
Puente internacional bati.
Baigorritik jinikako deiak
Itsasutik etorritako garrasi saminak
Zilotuak
Izan bekizkit belarriak
Inoiz ez dezadan ahantz
Aberri hiru zati gurearen azantz
Hura (hori-hauxe).
Udan
Gure hondartzan
Titiak agerian
(Ez dinat ezer aurka, kontra baizik)
Euskal indarraren eraginez kedarraren kentzeari
Ekiten diote erdal andre prestuek...
Neguan berriz
Beren gizon demokratatzaileek
Zehereztafopekatzen gaituzte
Neure betiko udaberrikari
ipurdiko zuloan barna,
To, sartuko diet
Neure Sorgintasuna!