inprimatu
Kaliforniarat arrapostu
Izenburua:
Kaliforniarat arrapostu
Sinadura:
Michel [Armendariztarra]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Michel [Armendariztarra]

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
808.zk.
Orrialdea:
3

Kaliforniarat arrapostu

 

Michel [Armendariztarra]

 

 1

 

 Ene kusi Moustirats Mehaine Aphecheko

 Andere Beonika eta gaineatiko

 Ez beldur izan nik eman bi ostiko

 Ondotik makhur bide bailitake enetako.

 

 2

 

 Ameriketarat zinezten hegaldatu

 Eskual-Herriaz haatik orhoitu

 Hortakotz dituzie bi lerro izkiriatu

 Eta guzier chuchen urthe ona desiratu.

 

 3

 

 Ene aldian zier dut izkiriatzen

 Horgo Eskualduneri bihotzetik phensatzen

 Eta gauza bera nik ere desiratzen

 Usaia chaharrak hola baitauku manatzen.

 

 4

 

 Urrundu zinezten burua behera

 Artean ikhusiz ur eta ura

 Atchik hor gaindi Eskualdungoa gora

 Eta agian hunat itzultzeko manera.

 

 5

 

 Orai akabatzen dut huntan

 Ene gogoa delarik zietan

 Jainko bera dugula bihotzetan

 Emazi hor Gratien eta Pettan.


inprimatu