inprimatu
Merkhatu beltza
Izenburua:
Merkhatu beltza
Sinadura:
Merkhatzale churi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Merkhatzale churi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
75.zk.
Orrialdea:
3

Merkhatu beltza

 

Merkhatzale churi

 

 1

 

 Aiphatzeko helde gaitza.

 Behar litaike bihotza,

 Jana, dauku kontzientza,

 Arima eta gorphutza,

 Hargatik ez da ez hartza

 Bainan ba merkhatu beltza

 

 2

 

 Izurrite lazgarria

 Arrotzekin ethorria:

 Gurea, oso nahia

 Nagusi berkhoikeria,

 Biltzeko nahikeria,

 Berzerenaren erdia.

 

 3

 

 Zer den merkhatzale beltza,

 Hemen erraitera gaza;

 Eskuan dauka bihotza,

 Eginen du ezagutza

 Balin badu eseranitza

 Dirutan bil zonbait untza.

 

 4

 

 Zerbitzu bat nor berari

 Eginen dute orori,

 Pharte bat hartuz gauari.

 Orobat igandekari,

 Zoin gaituzten urrikari

 Hortzez loth laizke moltsari.

 

 5

 

 Elgar ezin sar zakhuan

 Ikhus duazke tratuan,

 Bakhan aire ostatuan

 Ardurago deskarguan

 Usain tzarrean gustuan

 Berer eman den lekhuan.

 

 6

 

 Elizan ere noiztenka

 Ikusten dira kheinuka,

 Phentsa zoin daiken killika

 Jauntto horien berika

 Ardit batentzat milaka

 Gibel Gibel milika.

 

 7

 

 Berak aldiz gogoeta

 Zerbait erran eta falta,

 Nehork etzazke solasta,

 Bainan zer irri pollita

 Ongi karkulatu eta

 Nundik nor nola, chikita.

 

 8

 

 Zortziak hamarretarik

 Onduak etsaietarik,

 Hok aldiz guri khendurik,

 Hola heldu zaukularik

 Ba othe dugu izpirik

 Jainko Jaunaren beldurrik?

 

 9

 

 Haizu josiak sosari

 Judu zaharrak iduri,

 Beste batzuek ihaurri

 Nola jina hala dari

 Hartze dunen altchagarri

 Orotan zarrak ageri!

 

 10

 

 Helde hunek hainitz gauza

 Gure kaltetan dakharza

 Diruak hotz du bihotza.

 Besta kuri eta dantza,

 Gazteak gaizki dabiltza

 Akhau geroaren giltza.

 

 11

 

 Ez dugu zeren nehori

 Errespeturik ekarri,

 Bainan othoitz ba, Jaunari

 Galdatzen nuke orori,

 Ukhan ditzan urrikari

 Itzu1 diten zeruari.

 

 12

 

 Ez da segur koplaria

 Merkhatzalen gidari;

 Hargatik badu ogia,

 Arno eta haragia,

 Biltzeko nahikeria

 Zeruetako loria.

 


inprimatu