inprimatu
Aldudeko kermeza
Izenburua:
Aldudeko kermeza
Sinadura:
Aldudarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldudarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
362.zk.
Orrialdea:
4

Aldudeko kermeza

 

Aldudarra

 

 1

 

 Holakoetan girichtinoak denak dira predikari!

 Mihi-jokoa denek dutela hantchet egina iduri.

 Ttetteldurikan zonbat ez dira erraiten hasi elgarri:

 «Eskolarentzat gaur edan diat, nahiz ez nintzan egarri!»

 

 2

 

 Segeretuan batek erran daut (zer gizonaren kaskoa!)

 Harek segurik nahi zuela haundizki egin jestua!

 Etche guziak paga zezala gure eskolen gastua,

 Egun guzia barur zauzkala behiak eta astoa!

 

 3

 

 Milesker zuer, zerbitzariak, funtsezko eta achitak,

 Egun osoa hemen lanean, goizean goizik hasi-ta.

 Alta engoitik baderauzkate biphildurik zonbait ttitta,

 Bai Josefina maiteño horrek bai eta Mari-Battittak!

 

 4

 

 Beraz jateko ona izanik ez daike nehor harritu,

 Alla zorroa biribildurik bakotchak dira gelditu.

 Nihaurek ere zonbati ez dut bertzeri erten aditu

 «Ni bihar uros nindaike, ori gaurko ondarrak banitu!

 

 5

 

 Agian hemen hartu tutzue aste guziko indarrak!

 Bai, eremaiten ahal dirare hemen gelditu ondarrak.

 Orai hementchet fini baitira soberakinen beharrak,

 Jaun erretorak gaur finitu tu aurthengo azken belharrak!

 

 6

 

 Jaz bertze batek egin zeraukun errota hortako lana,

 Ez baitzituen segur ebatsi bere edan eta jana!

 Hark bazakien errota hortan jendea nola engana:

 Aurthen gaichoa bera omen da zangotikan atchemana.

 

 7

 

 Holako gizon on batek duke gaur aipatzea merezi.

 Eta pentsu dut ez gaituela oraino betikotz utzi,

 Haren omore eta trempea ez dezazkegu ahantzi.

 Heldu den udan nahi ginuke berriz errotan ikusi.

 

 8

 

 Etcherat gabe ni beldur hainitz bidean den eroriko

 Argitu eta lohian dira gero markak ageriko.

 Arropen garbitzailetarikan segur ere ikasiko.

 Berantenikan sartuak ere etchen ziren predikuko.


inprimatu