inprimatu
Diruaz
Izenburua:
Diruaz
Sinadura:
Mendivil, J.B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendivil, J.B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
532.zk.
Orrialdea:
4

Diruaz

 

Mendivil, J.B.

 

 1

 

 Nahi dutena duten guziek ez duteneri diote:

 «Dutan dirua higuin dut eta ontasunikan ez maite!»

 Preso, deus gabe, hotz eta gose, sei aste geldi balite,

 Bertze solasik, ez dakit, bainan bertze gogorik lukete!

 

 2

 

 Izan bezate nahiko sosa, chalu bezate abilki;

 Bainan, Jainkoaz, ez eni erran irri batean maltzurki,

 «Zertako bada lur triste huntan diru tchar horri atchiki?

 Ez dut sos horrek nehori ere deus zorionik ekarki!»

 

 3

 

 Debrien dela, hain gauza guti balinbazaie dirua,

 Karga tzar hortaz zertako lehert itsuski beren burua?

 Beldurrik gabe har lirotenez bethea dago mundua;

 Nihoni ere hemen naukate zabal-zahalik eskua!

 

 4

 

 Ez ditu segur diruak ere kezka guziak baztertzen:

 Aberatsenek pena handiak ez dituztea jastatzen?

 Jaun-andereak, pena horiek ez dauzkitzuet ukatzen.

 Bainan biehtan da diru-eskasak ez dauzkigula ttipitzen.

 

 5

 

 «Tripa hutsago, pena hitsago», entzun dut bethi kantaizen

 «Bestak dirauno penak ahanzten», ez dea ere erraiten

 Diruak naski, iguzki pean, ez ditu denak erosten;

 Bainan erosten diren guziak dirutan dira egiten!


inprimatu