inprimatu
Bokazione galdez
Izenburua:
Bokazione galdez
Sinadura:
Menditarra, Juanes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Menditarra, Juanes

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1176.zk.
Orrialdea:
4

Bokazione galdez

 

Menditarra, Juanes

 

 1

 

 Kantuz hastera noa oraino penarekin bihotzean

 Oihua egin nahi bainuke lerro haueri lotzean

 Gure fedea norat ari da gaztien odol hotzean

 Orroit gaitezen Krixto guretzat hila zela kurutzean.

 

 2

 

 Eliza bazter aise ahazten bainan baletaz orroitzen

 Gazteak orai bide mote hau aiseago du segitzen

 Manera hori ikusi eta ez naiz batere harritzen

 Eskual herrian bokazione hoitaz bagira ttipitzen.

 

 3

 

 Apeza eta serora ainitz egiten zen lehenago

 Xaharren fede suharra orai gazten artean nun dago

 Ene partetik Jainko Jaunari beti otoitzean nago

 Gaurko gazteak bilaka ditzan diren baino debotago.

 

 4

 

 Ibiakoitz ta igande arrats segidan, beti baletan

 Atseginean gorputzez eta arimarentzat kaltetan

 Gisa berean segi balite meza eta bezperetan

 Zerbait geiago egin litake Jainkoaren ohoretan.

 

 5

 

 Apez-serorak ttipitzen ari ta berririk ez ageri:

 Seinalatzen du fedea nolaz dagon oraino hoin eri

 Falta handia kausitzen dut gaur aita-ama anitzeri

 Bridak sobera laster laxatzen dituzte beren haurreri.

 

 6

 

 Lehen bezala nun egiten da familietan otoitzik

 Aitamak beren haurren erdian entzuten baitziren botzik

 Fededun leial zauden denetan deusetaz ez zuten lotsik

 Gaurko mendean nun ikusten da gisa hartako bihotzik.

 

 7

 

 Jainkoak eman graziak bete ditzala gure gogoak

 Gure ideiak izan ditezen ainitzez sanoagoak

 Fedean ere sortzen direnak gaur baino, beroagoak

 Pasaian gira, orroit guziak ez girela hemengoak.

 

 8

 

 Orai gazteak diren horiek, ideian zerbait baitute,

 Gero aitamak izan ,ditazke balinbadute bertute

 Etortzen diren haurren altxatzen zuzentasun behar dute

 Haurrek ongia ikas lirote erakusdunik balute.

 

 9

 

 Ordua jina baitzeraut orai solasa akabatzeko

 Pertsuak eman izan ditut gau ilunaren argitzeko

 Ideia suharra duen jendeak galde huni segitzeko

 Aski entzunik badute denek bihotzez konprenitzeko.


inprimatu