inprimatu
Tarbes-erat soldado (1892)
Izenburua:
Tarbes-erat soldado (1892)
Sinadura:
Mendiondo, Ganix
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiondo, Ganix

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1744.zk.
Orrialdea:
5

Tarbes-erat soldado (1892)

 

Mendiondo, Ganix

 

 1

 

 Kantatzen noa hasterat

 Pertsu zenbait paratzerat

 Gazte, hunat aditzerat!

 Sujet eder bat etorria zait

 Nere begi aintzinerat

 Hala bainuen idera

 Urte bat soldadogorat

 Etorri nintzen Tarberat.

 

 2

 

 Hunat heldu ginenian

 Denak biharamunian

 Arrop'ederrak soinean

 Kepita pullit bana buruan

 Zapetak ere oinean

 Nere baitan egin nian

 Aldaira leku onian

 Duk San Martin egunian.

 

 3

 

 Geroztik hunat Frantzian

 Gau eta egun trantzian

 Gare gu barmen azpian

 Etzersisak egiten ditugu

 Zelai edertto batian

 Suhertez uste gabian

 Erortzen bada hutsian.

 Han da poliza kuxian.

 

 4

 

 Hemengo aintzindariak

 Maleziz dira betiak

 Pietaterikk gabiak

 Gu baino maiteago dituzte

 Zakurrak eta zaldiak

 Horra garbiki egiak

 Hemen gradurik gabiak

 Estimazione ttikiak.

 

 5

 

 Gure mantenimendua

 Dugu pare gabekoa

 Orai erraiterat noa

 Zopa ez ainitz, haragi guti

 Ogia-re ttikiskua

 Edaterat ur freskoa

 Satifatzdkotz gostua

 Sakelan behar eskua.

 

 6

 

 Aitortu behar egia

 Ez nintzelarik eria

 Izan naiz infermeria

 Mediku zahar batek erranik

 Hartu ditut purga bia

 Ondotikan iturria

 Freskoa eta garbia

 Horra nere sokorria.

 

 7

 

 Hemen baditut lagunak

 Ni bezala eskualdunak

 Aspaldiko ezagunak

 Hauzo herritar horiek ere

 Ez dira batere jaunak

 Osoki muttiko onak

 Leialak eta zuzenak

 Pare gabekoak denak.

 

 8

 

 Elgarretaraz geroztik

 Omore ona nunbaitik

 Zerk trixtatu behar gaitik

 Eskas duguna probidentzia

 Fornitzen dauku beretik

 Ehun libera batetik

 Berrehun igual bertzetik

 Ez dira falta etxetik.

 

 9

 

 Heldu zaikunean denbora

 Soldadogotik lekora

 Joaiteko sor-lekura

 Hura zer egun xoragarria

 Argitu dena gutara

 Pare gabeko bonura

 Libertatea segura

 Hemen ez baita ardura.

 

 10

 

 Horra beraz azkenian

 Denbora Joan denian

 Partitzeko egunian

 Etxe alderat buruz goazi

 Susko karrosa batian

 Tarbes utziz gibelian

 Sartu naiz nere etxian

 Ta zer omore onian.

 

 11

 

 Orai naiz, orai gostuan

 Nere etxeko xokuan

 Ait'amekin deskantsuan

 Goizetik arats lanean ariz

 Lehengo usaia bertsuan

 Eta artetan pertsuan

 Makilatto bat eskuan

 Urus bizi nauk munduan.


inprimatu