inprimatu
Artzainak artzainsari
Izenburua:
Artzainak artzainsari
Sinadura:
Mendigarat, O.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendigarat, O

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1945
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
39.zk.
Orrialdea:
1

Artzainak artzainsari

 

Mendigarat, O.

 

 1

 

 - Uria jauts ahala ari da zerutik.

 Artzaintsa khen ardiak alhagai bustitik.

 Ortzia chimichtekin mintzo da goratik:

 Zatho gure etchera Jainkoaren gatik.

 

 2

 

 Ene parasol hunek, zahar eta ferde,

 Badu hurbilduz, gu bien atherbe.

 Arthaldea heldu da deus oihurik gabe:

 Beha jende kabalak, oro zuri daude!

 

 3

 

 - Gau on amatto gau on: aro tcharra dugu.

 Gachucha kausitu dut eta hunat bildu

 Supazter hortan; badu chukatzeko leku.

 Errozu behar dela, gurekin afaldu.

 

 4

 

 - Zure ardiak ere orai maldan dira!

 Gachucha, jan ordu da, zatho mahainera!

 Zatho ene ondora, jan zazu, gostura!

 Zer dugu, ez jateko? Ala akhidura?

 

 5

 Ez zitela ahalka, oi ene bakotcha!

 Ager ene amari zure begi beltcha!

 Ama ere ez dauke zu maitez, Gachucha!

 Hemengotuko zira zeruko bildotcha...

 

 6

 

 Heldu den primaderan, arropa churitan,

 Liliz egin korona jarririk kopetan,

 Besoz beso ibilki, zutaz urgulutan,

 Lagun nahi zinduzket aldare oinetan!

 


inprimatu