Jesusen biotz maitagarriari
Mendiburu, Sebastian
Gure gusto, gure atsegin
Gure Jesus maitea:
Zere Biotzeco suan
Erre zazu gure
1
Gure obenak, gure loiac
Lenik kendu bear dira;
Ura zura, ken itantzu,
Galdu gara bestela.
Badakigu zaudela
Gure amorez betea.
Zere Biotzeco suan
Erre zazu gurea.
2
Etzeuden bacarrik loiac
Gure biotz gaistoan;
Busti, ta ur egiņa dago
Becatuen entzuan
Garbia da, idor dago,
Jesus ona! zurea.
Zere Biotzeco atian
Erre zazu gurea:
3
Argiz dago beterik
Jesus zure biotza:
Illunbean gurea
Elurra bezain otza;
Emen gatoz, ager zazu
Zuganako bidea.
Zere Biotzeco suan
Brre zazu gurea.
4
Noizbait noizbait arkitu du
Bular ori idikia!
Sartuko naz, ar nazazu
Biotz-ean guzia.
Egon bear ez ote dut
Nic or beti gordea?
Zere Biotzeco suan
Erre zazu gurea.
5
Zure suak, zure garrak
Atsegiņen naute ni?
GEroztik egoin ninzake
Amorez urtzen beti.
Jesus, zu zaran ezkero
Gure animen labea
Zere Biotzeco suan
Erre zazu gurea
6
Au zor da? zor pena dira
Dituzunac barrendik?
Zure Biotza utzi dute
Dena nekea beterik!
Zein andia, zein latza
Daramazun nekea!
Zere biotzeco .suan
Erre zazu gurea.
7
Zure Biotza arkitzen da
Lantzaz erdiratua:
Nere culpen berdiņa da
Lantz erdiratzallea
Danaz autsi baledi
Nere barren tristea!
Zere Biotzeco suan.
Erre zazu gurea.
8
Arrantza zorrotza baizie
Ez duzu nere ezcutik:
Nere culpen arantzekin
Dena zaude odolturik.
Ahi ni baldin banengo
Negar damuz asea!
Zere Biotzeco suan.
Erre zazu gurea.
9
Zure culpak egin dute,
Gurutze sendo ori:
Ezartzen diote kulpak:
Zure biotz onari.
Culpa gaisto, ta oben gogor,
Oben culpa nerea!
Zere Biotzeco suan
10
Zer nai dezu? zertan zaude,
Jesus ona Aldarean!
Charkeriak artzen dago
Amorezco lecuan!
Charkerien pena naidu,
Nai du gure amorea,
Zere Biotzeco suan.
Erre zazu gurea.
11
Ez dut bear maitatu,
Jesus, zure Biotza!
Artu bear ez dut nik
Zure neken damua!
Eske nator zabal zazu
Sar bideko alca.
Zere Biotzeco suan.
Erre zazu gurea.
|