inprimatu
Euskara eskoletan
Izenburua:
Euskara eskoletan
Sinadura:
Mendiburu, Mirentxu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Mirentxu

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2025.zk.
Orrialdea:
[12]

Euskara eskoletan

 

Mendiburu, Mirentxu

 

 1

 

 Laster etortzen da larrazkena

 Neri sasoi hau zaut ederrena.

 Kanpoan dagon, bizia baita

 orduan kanbio dena

 Denbora zauku luzena

 Aldatzen baita orena

 Ageri da udazkena

 Hostoak dira arboletarik

 erortzen zonbait dotzena

 Hor dute galtzen bizitzerako

 zaukaten itxaropena.

 

 2

 

 Kanpoan goxo du ibiltzea

 Baita hegotik heldu haizea,

 Fruituendako etorri baita

 udazkenean ontzea

 Onjoentzat da sortzea,

 Gaztainaren erretzea,

 Mahatsaren biltzea,

 Pozgarri zauku hoinbeste fruitu

 etxerako ekartzea,

 Larrazkenean ez ote dago

 ederrago bizitzea.

 

 3

 

 Larrazkena dasasoi bat fina,

 Aro goxoa delakotz jina,

 Kanporat dugu so egiteko

 hartu beharko aizina,

 Zerua dago urdina,

 Iduzkia da arma,

 Ez dauku egiten mina,

 Jendeen bihotz barnetan hauek

 date sortzen atsegina

 Beraz balia sasoi ederra

 Jin aintzin negu samina.


inprimatu