inprimatu
Mendiage kantuz
Izenburua:
Mendiage kantuz
Sinadura:
Mendiage, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiage, Jose

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1826.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendiague Kantuz.

 

Jose Mendiague.

 

 1

 

 Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi.

 Kantuz igortzen ditut nik penak ihesi.

 Kantuz izan dudanian zerbeit irabazi

 Kantuz gostura ditut guziak iretsi.

 Kantuz ni bezalakoak hiltzia du merezi...

 

 2

 

 Kantuz iragan ditut gau eta egunak:

 Kantuz izan dirade ardura ene lanak:

 Kantuz biltzen nituen aldeko lagunak:

 Kantuz eman daiztate obra gabe famak:

 Kantuz hartuko nuke gure Jainko Jaunak...

 

 3

 

 Kantuz eman izan tut zenbeiten berriak,

 Kantuz gustatu izan zaut erraitia egiak.

 kantuz eman baditut noizpeit afruntuiak,

 Kantuz barka bitzate ene bekatuiak.

 Kantuz eginen ditut nik penitentziak...

 

 4

 

 Kantuz eginez geroz mundurat sartzia.

 Kantuz beharko dut ba egin jalitzia.

 Kantuz emaiten badaut Jainkoak grazia,

 Kantuz idekiko daut San Pedrok athia,

 Kantuz egin dezadan zeruan sartzia.

 

 5

 

 Kantuz ehortz nezaten hiltzen naizenian,

 kantuz ene lagunek harturik airian,

 Kantuz ariko dira ni lurrian sartzian.

 Kantu frango utziko diotet munduian

 Kantuz edan dezaten nitaz orhoitzian...

 

 


inprimatu