inprimatu
Mendiage kantuz
Izenburua:
Mendiage kantuz
Sinadura:
Mendiage, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiage, Jose

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
38.zk.
Orrialdea:
241

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendiage kantuz

 

Mendiage, Jose

 

 1

 

 Kantuz sortu naiz eta kantuz nai bizi

 Kantuz igartzen ditut, nik penak igesi,

 Kantuz izan dudanian zerbait irabazi,

 Kantuz gastura ditut guziak igesi,

 Kantuz ni bezelakoaz illtzia du merezi.

 

 2

 

 Kantuz pasatu ditut, gau eta egunak

 Kantuz izan dirade ardura ene lanak,

 Kantuz biltzen nintuen aldeko lagunak.

 Kantuz eman daitate, obra gabe famak.

 Kantuz artu alnau, gure Jainko Jaunak.

 

 3

 

 Kantuz eman izan dut, zenbaiten berriak.

 Kantuz gustatu izan zait erraitia egiak,

 Kantuz eman baditut ainitzi afruntuyak,

 Kantuz barka ditzaten ene pekatuyak,

 Kantuz egiten ditut nik penitentziak.

 

 4

 

 Kantuz egiņez geroz, mundura sortzia,

 Kantuz ein bearko dut ene ustez illtzia,

 Kantuz ematen badaut Jainkuak grazia,

 Kantuz idikiko naut San Pedro'k atia,

 Kantuz egin dezadan, zeruan sartzia.

 

 5

 

 Kantuz egortz nezaten, illtzen naizenian,

 Kantuz ene lagunak arturik aidian

 Kantuz ariko dira ni lurrian sartzian,

 Kantuz franko utziko diotet munduyan,

 Kantuz egin dezaten nitzaz oroitzian.

 


inprimatu