inprimatu
Kantuz sortu naiz eta
Izenburua:
Kantuz sortu naiz eta
Sinadura:
Mendiage, Jose
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):
Mendiage, Jose

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
345-347

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kantuz sortu naiz

 

Mendiague, Jose

 

 1

 

 Nere herritik izan ditudan paper batzuek diote

 Sortzetik hunat baditudala hiru hogoi'ta zazpi urte.

 Denbora batez adin huntara heltzerik ez nuen uste.

 Pazientzia hartu behar dut, ez gaitezke beti gazte.

 

 2

 

 Gaztetasuna nik iragan dut bertze ainhitzek bezala,

 Ilusionez oro betia ustez bertzerik etzela;

 Zango besoak zalu'ta azkar, bero bainuen odola,

 orai ardura etxian nago jarririk umil-umila.

 

 3

 

 Halarik ere iduritzen zaut gazte eta azkar naizela,

 Ni zer gizona, ahala banu gogoa dudan bezala;

 Bainan nihaurek ezagutzen dut odola hoztu zautala,

 Erroak behin eihartuz geroz lurrerat doha arbola.

 

 4

 

 Besoak ere gogortu zaizkit, zangoz ardura herrestan,

 Lehen errexki egiten nuen kantu'ta dantza plazetan;

 Oraino ere egin nezake banu indarrik zainetan,

 Geldi'ta ixil egon behar naiz, zaharturik auhenetan.

 

 5

 

 Soinua nun zen adituz geroz, loriatua jauzika,

 Beti prest nintzan harat joaiteko laneko tresnak utzi'ta;

 Jauziak oro utzirik orai ahal bezala mainguka,

 Alde orotarik mila arrangura, hau dut oraiko musika.

 

 6

 

 Mundua ontsa ezagutzeko urhatsa frango eginik,

 Penitentzia nerekin daukat bekatuaren ondotik;

 Orduko nere erhokeriak ez ditzazket utz burutik,

 Oro ahanztea hobe bainuke indarrak galduz geroztik.

 

 7

 

 Ez nuen nahi bainan behar naiz oraikoan bortxaz zentzatu,

 Lehenagoko ene furiak adinak daizkit garhaitu;

 Sortzean egin zorra badakit behar dutala pagatu,

 Halarik ere bizi naizeno beti eginen dut kantu.

 

 8

 

 Laster mundutik joanen naizela gaztek naute abisatzen,

 Uste dutea hori nihaurek ez dutala ezagutzen?

 Ihardesteko zinez aiher naiz berek kasu egin dezaten,

 Ni baino ainitz gazteagoak ikusi tut goizik joaiten.

 

 9

 

 Hau da lege bat gure Jainkoak guziendako egina,

 Mundu huntara sortuz geroztik kunplitu behar duguna;

 Huntarik ez da nehor salbatzen ukanik ere fortuna,

 Lurrean utzi behar baitugu lurretik izan duguna.

 

 10

 

 Lurra dugula denen nagusi sinhets dezagun ordu da,

 Lurrak emaiten tuen fruituak lurrean gelditzen dira;

 Lurra da gure azken egoitza lurretik bizi baigira;

 Goiz edo berant nahi ala ez lurrean sartuko gira.

 

 11

 

 Norbaitek sarri erraiten badu: "Hustu dik Josek mundua",

 Hak bazterretik adi dezake zuzen den arrapostua:

 Guk egin behar dugun bezala egin dik bere aldia.

 Munduaz ontsa probetxaturik, etzukan atzo sortua.

 

 12

 

 Ni hil ondoan enetzat ez da nihun mezarik emanen;

 Hortaz segur naiz, pagatzalerik nihun ez baita izanen;

 Adixkideri hau galdatzen dut ez dena mila gostatzen:

 Orok bihotzez kanta zazue: Requiescat in pace. Amen!

 


inprimatu