inprimatu
Arrosak
Izenburua:
Arrosak
Sinadura:
Mayi F.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mayi F

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
533.zk.
Orrialdea:
4

Arrosak

 

Mayi F.

 

 1

 

 Muttiko bat zen Baionakoa:

 ez zuen amaz bertzerik...

 Ospitalean zagon ama hoi,

 ohe batean eririk;

 Emaztekiak loreak maite,

 arrosak oroz gainetik.

 

 Haurrak hirian lili erosten

 harentzat bere sosetik,

 

 Ospitalerat baitzakarzkion

 erranez potten artetik:

 

 ERREPIKA

 

 Huna, amatto, igandekari,

 maite ditutzun arrosak.

 Handitu-eta lili erosten

 chahutuko tut nik sosak...

 Saskitaraka nahi nauzketzu

 zuri ekarri arrosak...

 

 2

 

 Ama gaichoa artatzen zuten,

 bainan ez zoan hobeki;

 Haurra karrikan, ama gogoan,

 arroseri so egoki.

 Sakela-zolan dohakabeak

 diru-pilik ez izaki.

 Ahurtara bat arrosa churi

 ebatsi zuen cherrenki;

 Bainan martchanta ohartu baitzen,

 haurrak in zion echtiki:

 

 ERREPIKA

 

 Amattorentzat, igandekari,

 nituen hartu arrosak.

 

 Ospitalean ene goait dago,

 egunak ditu hain hitsak!

 Alegrantzia izanen zaizkon

 harentzat bildu arrosak!

 

 3

 

 Lili martchantak musu batekin:

 «Haurra, har-zkik, har, loreak!»

 Haurra partitu, arin bihotza,

 barkaturikan andreak.

 

 Lasterka zoan arrosekilan,

 gorririk begi tarteak...

 Harat-orduko: «Amarik ez duk!»

 dio erizain gazteak...

 Eta belhaunko ohe-ondoan

 erraiten du haur maiteak:

 

 ERREPIKA

 

 Huna, amatto, igandekari,

 maite dituizun arrosak.

 Zerurakoan, nahiz han dauden

 loreak diren arrosak,

 Semetto hunen orhoitzapenez

 har-zkitzu ene arrosak.


inprimatu