Pernando'ri
Matxain, Manuel
Berreun urte dira
aurtengo onetan
izar argi bat sortu
zala Amezketan;
bertsolari bikaņa
iaiua izketan
erantzuteko etzan
egoten kezetan
Batzuk galdetzen naute
Fernando au zer zan
ZERUKO ARGIA'n bidez
nai diotet ezan,
naiz basarrian bizi
da ibilli artzanzan
titulorik etzuan
abogadu bat zan!!
Berari jarri arren
makiņa bat lazo
danetikan errez
libratzen zan oso;
nunnai emanagatik
milloika pauso
apenas egin zuan
iņun estroposo.
Denbora ugari xamar
igaro dalako
batzuk ez dute artzen
Pernando aintzako;
zor aundia daukagu
guk berarentzako
lan egin bai zun
Euskerarentzako.
Bere bertso ta ipuiak
ara ta onuntza
danari itzegin aziz
geronen izkuntza;
gaur abiatua da
berriro goruntza
Pernando ez diozu
zuk gutxien bultza.
Batzuk era batean
besteak bestera
saiatutzen dirade
izkuntzari eustera;
lenago naiko larri
egon zan Euskera
orain indar berritzen
ari da ostera.
Nik badakit seguru
zerutik begira
egongo zeradela
zerorren errira;
azia bota zendun
zuk azitegira
orain besteak pozik
biltzen ari dira.
Nola bertsolaria
ez naizen jatorriz
zuk goratzeko ez daukat
bear dan ainbat itz;
nik baņo azkarragua
lan orain badabiltz
danak txalotzen ditut
bein da milla aldiz.
Egin nai dezutenak
parra ta algara
Pernando'n jai auetan
juan Amezketara;
jendea pranko noski
bilduko da ara
ni ere an izango naiz
okerrik ez, bada.
|