Pelota elkartea
Matxain, M
-1-
Bertso batzuek jartzera nua
borondaterik onenez
gure lurrean jokatzen degun
joko zarrenen omenez.
Pelota eta bertsolaritza
errien muiņa diranez
gaur oso pozki ikusten ditut
elkarri esku emanez.
-2-
Bertsolarien sariketa au
jarri digute udaran
lanez gaiņezka gabiltza eta
ezin idatzi patxaran.
Baiņa pelota nola neronen
oso gustoko lana dan
ale batzuek jarriko ditut
naiz saririk ez eraman.
-3-
Berrogei ta amar urte juxtuak
elkartasun bat sortu zan
bide berriak urratuz gure
pelotak jarraitu zezan.
Ordutik onuntz zer gertatu dan
bertsotan nai nuke esan
len ere zerbait egiten zala
jendeak ikusi dezan.
-4-
Lopetegi jaun agurgarria
ta Peņa dauzkat goguan
zorionean jarri ziranak
elkartearen buruan,
pelotariak ez ibiltzeko
ardi galduen moduan
era ortako erabaki bat
artu bearra zeguan.
-5-
Elkarte orri esker indartsu
dago pelota jokua
kostata baiņo ari da artzen
merezi duan lekua,
bere garaian egin zitzaion
bearrezko zan txertua
gaur eten gabe ematen digu
mundu guzian frutua.
-6-
Bat igotzeko ez det lurrera
botako beste jokorik
kristau jatorrak ez du egiten
beiņere orrelakorik,
baiņa egia aitortzeko guk
ez degu bear lotsarik
kirol bezela ez dago iņun
pelota bezelakorik.
-7-
Indartsu dator euskaldun batzuk
erein zuten azia
bereganatu ditu pelotak
Amerika ta Asia,
kirol onena gurea dala
konturatutzen asia
zorionean ez ote dago
oraintxe mundu guzia.
-8-
Gure joko au indartzen danok
egin bear alegiņa
bera dalako kristau askoren
poza eta atsegiņa,
San Luis ere, libre zanean
amaika saio egiņa
joko au bai da izkuntzan gisa
iņun sortu dan garbiņa.
-9-
Egun batean galdetu zien
gure santu gazteari
une artantxe ta bildurrik
al zion eriotzari:
erantzun zien amar minutu
gelditzen bazaizkit neri
oraintxe arte bezela nai det
pelotan jokatzen segi.
-10-
Zerbait aparta berakin badu
gure pelota jokuak
bestela nola ainbat lagundu
berari gure jainkuak.
Emen lurrean ortan jostatzen
baldin baziran santuak
gure jolasa nolakoa dan
ortik atera kontuak.
-11-
Gaur deportista asko dauzkagu
jator da egiazkoak
bapo goraltzen ari diranak
gure eztai urrezkuak.
Punta, remonte eta nola ez
pala ta eskuzkuak,
danen txapela ekarria du
aurten gure Gipuzkuak.
-12-
Beste amabi bertso jartzeko
nago asmoa artuta,
kezka aundi bat daukatelako
nere barruan sartuta.
Ta gauza onek nere biotza
dauka erditik lertuta,
pelota ere ez ote dagon
negozio biurtuta.