Orain berrogei urate gu nola
Matxain, Manuel
-1-
Orain berrogei urte gu nola
izaten giņan Aiete'n,
al dan modurik onenean ni
astera nua esaten.
Aietearrak eliza baten
premi aundia zeukaten,
laguntza askok eskeņi baņa
iņork etzuan ematen.
-2-
Pulamentuzko eskolik etzan,
gure fedea auldua,
euskera berriz aurtxo txikien
ezpaņetatik galdua.
Bi gauza auek lur jo baņo len,
zorioneko ordua!
aingerutxo bat etorri zaigu
gure Jaunak bialdua.
-3-
Oso ezagun degu guziok
ŦVilla Emmaŧ jauregia,
aingeru ori bertan bizi da
Frantzia'tik etorria.
Bere izatez frantsesa baņa
maite du bertan bizi da
bere kontura eginda dago
gure eliza berria.
-4-
Gure jainkoak gizon jator bat
ipiņi zion onduan,
bien biotza nolakoa zan
ondo ikusi genduan.
On egitea beste gauzarik
etzegon oien buruan,
orrelakoak gaur oso gutxi
ikusten dira munduan.
-5-
Kulturik eza txarra baitegu
erriak aurreratzeko,
elizakin bat agindu zuten
eskola ere egiteko.
Nola etzeuden fedea eta
izkuntza galtzen uzteko,
apaiz jaun bati deitu zioten
danori erakusteko.
-6-
Apaiz gazte au andoaindarra,
Don Zezilio izena,
Agirre berriz apellidua
edo bere abizena.
Konpesorea aparta da ta,
eskolan maixu zuzena,
nik ezin neurtu aietearrak
berari zor diotena.
-7-
Aiete oso atzera zegon
bera etorri zanean,
ba-dakizute zer izaten dan
eskolarik eztanean.
Iritxi eta berealaxe
gogor asi zan lanean,
nunbait gorputza ezta nekatzen
gustora dabillenean.
-8-
Ainbat mutiko emen zeudenak
len oso atzeratuak,
berari esker ikusten ditut
gaur guziz aurreratuak.
Lantegi onak artu dituzte
Opizina ta Bankuak,
Don Zezilio'ri zer zor diogun
ortik atera kontuak.
-8-
Euskaldun jator eta zintzoa
Euskalerria'n bat bada,
oraintxen era ala izango da
oso mudatu ezpada.
Gerra zala ta juan zitzaigun
Bizkaia'ko lurretara,
etzait aztuko an ikusita
eman nion besarkada.
-10-
Ikusi gabe egondua naiz
ia ogei bat urtean,
baņa ba-nekin nola zegoan
Lekeitio'ko partean.
Emen bezela, beti lanean
aurtxo txikien artean,
Ea izenez ezagutzen dan
erri atsegin batean.
-11-
Aietearrak eztira aztu
berrogei urte buruan,
barrio danak eskeņi dizu
oroigarri bat lenguan.
Bertso batzutan al zan modura
bertan azaldu genduan,
egin zitzaizun omenaldia
ondo merezi zenduan.
-12-
Don Zezilio'kin, egia esan,
aspaldi zorretan nengon,
gizona berriz era ortara
eztiteke ondo egon.
Len aurrez-aurre bertso batzuek
emen kantatu nizkion,
orain paperez bialtzen dizkat
berriro milla zorion.