Ogeita zortzi mutill
Matxain
1
Ogeitazortzi mutill
zein baño zein obe
zein baño zein obe,
arraunerako ondo
prestatuak daude.
Bi patroi sonatuak
ontziaren jabe,
txapelan billa datoz
kupirikan gabe...
Lujanbio, Ondarrabi'n,
Pasaia'n Etxabe.
2
Estropada Pasai'tik
Donosti'raño zan
Donosti'raño zan,
don Ramon Peironzeli'k
eratu zun giñan.
Ikusi eztunari
nai diot nik esan,
pesta ederragorik
eztiteke izan,
ni beintzat txoratuta
begira egon nintzan.
3
Agorrak ogeitabost
eguzki berua
eguzki berua,
iparretik aizea,
garbia zerua.
Itxasoak dirudi
dala erriua,
beti eztu izaten
olako girua...
zerutik entzun dute
gure erregua.
4
Mutillak ezin egon
arraunak artuta
arraunak artuta,
lanean asi dira
urean sartuta.
Ontziaren atzetik
zientoka txalupa;
batetikan irrintzi,
bestetikan aupa!
indarrak probatzeko
ordua jo du-ta.
5
Pasai'tik irten dira
arraunketa biziñ
arraunketa biziñ,
ikusi eztuanak
sinistatu eziñ.
Burua makurtuta
danak beren ontziñ,
jo ta jo or dijoaz
gogor bide guziñ...
Ogeitabost minutun
or zidan Donosti'ñ!
6
Ondarrabi sartu da
gaur ere aurrena
gaur ere aurrena,
aurten, dudarik gabe,
bera da onena.
Baña gauza bat da nik
esan nai nukena,
askori ikastea
komeni zaiena,
galtzen jakitea da
gauzik ederrena!
7
Emango estropadak
beste batzun ordez
beste batzun ordez,
beti egiten dira,
garbi eta legez.
Naiz lurrera erori
gure milla amets
aurretikan egiñak
egunez ta gabez,
San Juan'ek galtzen daki
ta beste batzuk ez.
8
Emengo arraunlarik
nun eztira maite
nun eztira maite!
irabazten da galtzen
erakutsik baite.
Ikasi nai duanik
badago norbaite,
Gipuzkoa aldera
inguratu leike,
erakutsiko zaio
ondo eta merke.
9
Pesta ederrik emen
Iñoiz egin bada
iñoiz egin bada,
nere uste apalez
atzoko estropada.
Millaka bildu giñan
Pasai'ko barrara.
millaka gaztelura,
eta Santa Klara,
ikusi genduana
berdin gabea da.
10
Nere lagun on batek
esan zidan neri
esan zidan neri,
estropada eder au
urtero egin bedi.
Begira egon giñan
eun milla begi;
Peirozeli'n ametsa
biurtu da egi,
asitako bidetik
luzaroan segi.
|