Marmarrak
Matxain
-I-
Lagun batzuek egin didate
neri batzuetan galde
nola ez detan emen idazten
gaurko Elizaren alde,
oien artean egongo dira
gutxienean bi talde
baiņa guziei guk laguntzeko
premi galantean daude.
apaizak ere ez dira ezer
gure laguntzarik gabe.
-II-
Bi milla urte Jesus maitea
ietxi ziņala zerutik
zer esanaren faltik ez degu
gizonok izan geroztik.
Deabruaren antza barrutik,
santu itxura kanpotik,
lagun urkoak lur jota ere
ez digu guri inportik,
gure griņa ta bizio txarrak
gelditzen badira zutiK.
-III-
Aldakuntza asko egiņak ditu
urte auetan bizitzak
ta berakin bat aldatu bear
pixka bat gure elizak.
Sotana kendu, galtzak jantzita
ibilliarren apaizak,
lengoak dira emen legeak
lengoak Kristoren itzak,
emen geiena mudatu dana
dira gizonen egintzak.
-IV-
Elizan aurka ez det itzikan
dakidala aterako
kataioakin bere seme ni
bein egin nindutelako.
Baiņa bagaude katolikoen
izena deguna pranko,
apaiz gazteak langillearen
alde asi ordurako
komunistaren izena jartzen
diotenak sekulako.
-V-
Oponioa libre da eta
nik emango det nerea
dudan jartzen det egia esan
orrelakoen fedea.
Pobreen alde itzegiteko
badute eskubidea
ta jakin danok ori ez dala
komunistaren legea
baizikan Kristok berberak ern
ipiņitako moldea.
-VI-
Gauza batzuek aipatu bear
gaur apaizak elizetan,
naiz gaizki egon len esandako
kristau batzuen ustetan.
Gaurko okerrak, gai artuta,
asten badira izketan
esaten dute sartzen dirala
politikako gauzetan.
Elizan esan bear egiak
ezin duanak hestetan!
-VII-
Egiak orain esaten asi
zaizkigu kulpitotikan,
orretxegatik daude batzuek
zearo arriturikan.
Arrazoiakin ez luke iņork
egon bear ixilikan,
orixe beintzat agintzen dute
gaur Erroma aldetikan,
Kriston dotriņaz ibiltzen dana
ez da sartzen politikan.
-VIII-
Gaurko Eliza nola dagoen
goimaitasunez beterik
ez du merezi iņola ere
laguntzik gabe uzterik.
Alde batera utzi ditzagun
gure arteko uskerik,
politikako kontu oiek eta
gaiņontzeko umekerik,
oiek ez dira egien aurka
dabiltzan batzuk besterik.
-IX-
Elizak orain agintzen dauzka
gotzai argi ta azakarrak
eta beraidi jarraitu zintzo
apaiz gazte eta zarrak.
Utzi ditzagun alde batera
ikamika eta marmarrak,
bi taldetako apaizak eta
mundu guziko seglar-ak,
iņor badata gu gaude emen
ejenplo eman bearrak.
-X-
Asmo oiekin asi gaitezen
emendik aurrera beintzat
ejenploakin indartuz beti
esaten ditugun itzak.
Berdindu bitez gure aurrean
ipintzen diran penditzak.
Eskandalorik ez beza eman
geiago gure bizitzak,
urte alaiak ikusi ditzan
Jesukristoren Elizak.