Manuel Lasarteren omenaldia dala-ta...
Matxain, Manuel
-1-
Irixten naizen leku askotan
egiten didate galde,
omenaldia noiz egiten dan
Imanol Lasarten alde.
Eguna esanaz jarri nai ditut
nik sei edo zortzi ale,
ia pixka bat trankiltzen diran
orrenbeste bertsozale.
-2-
Ote da iñor lagun Lasarte
ezagutzen ez duanik?
izatekotan kanpotarren bat,
oso nekez euskaldunik.
Iñoiz sortu dan gizon jatorren
ta umillena izanik,
nola gelditu gu egin gabe
merezi duan omenik?
-3-
Giro txarrakin, ba-dakizute
len atzeratu gendna,
garai aietan zerualdea
zegoalako illuna.
Datorren illan emeretzia
da aukeratu deguna,
edo obeto esatekotan:
Aita San Josen eguna.
-4-
Orra nik esan zein egun dagon
berriro izendatua,
guk entzuteko Euskalerriko
urretxindorren kantua;
bertsolaririk onenak bertan,
«Basarri» jartzen puntua,
azkar ibili, nai dezutenok
egun ortako lekua.
-5-
Lengo urteko jaiaren gisa,
izango da Astorian,
ordua ore beti bezela
ia eguardi aldian;
bertso bikaiñak entzun ondoren
gero, Donosti zarrian,
anaitasunezko bazkaria
egingo degu Urbian.
-6-
Ordubietan jarria dago
bazkaritako ordua,
bertara, noski, bilduko gera
gu bertsozale mordua.
Berriro pozik inguratzen da
lenago or egondua,
zoragarria izaten baita
bertako bazkalondua.
-7-
Jan eta edan bapo eginda
asten dira bertsolarik,
komeri latzak izaten dira
artu eziñik txandarik.
Or ez da izaten teatroetan
izaten duten kezkarik,
neronentzako munduan ez da
era ortako pestarik.
-8-
Anai-arreba biotzekoak,
nere esana aditu,
Urbian toki asko da baiña
askotan ezin kabitu.
Egun ortako bear duanak
txartela, azkar mugitu,
pesta eder au ikusi gabe
iñor ez dedin gelditu.