Lengo illean iritxia naiz
Matxain, Manuel
-1-
Lengo illean iritxia naiz
lenago aldiz Zeraiņ'a,
nork esan neri erri au zala
ain paketsu ta apaņa?
Bertan bizi da nere lagun bat
bertso-jartzalle bikaņa,
neretzat batzuk moldatu ditu
ez nitun merezi baņa.
-2-
Zure bertsoak etorri dira
lengo ŦZERUKO ARGIA'nŧ,
bolatokiko berri emanaz
oso euskera garbian.
Gogoan daukat zer esan zendun
Joxe, zure itzaldian,
jolas oberik etzala iņun
ogeigarren gizaldian.
-3-
Naiz pena eman au esateak
ezin ixilik gelditu,
gaurko gazteak,geienak beintzat,
futbolak txoratzen ditu.
Zelai aundiak danak gaņezka,
jenderik ezin kabitu,
urrezko mina txarra eztute
agintariak arkitu.
-4-
Futbolera juan, antxe bullaka,
lepoko zain danak eten,
berak eztira konturatuko
zein gaizki ematen duten.
Galdutakoan oien ondoan
ezta atsegin egoten,
erradiotik entzuten ditut
Jesukristonak esaten.
-5-
Zorionean, danak eztira
lengoak bezelakuak,
laguntzalleak ere ba-ditu
gure erriko jokuak.
Bolatokia aparta egin;
berak pagatu gastuak,
kostako ziran ango txapela
ta kopa zillarrezkuak.
-6-
Laborde jaunak bolaren alde
egiņak dituan gauzak,
bertso batzutan danak esaten
eztira oso errezak.
Aurrera ere orren barruan
indarrik badu arnasak,
laguntza ona izango dute
Euskalerriko jolasak.
-7-
Zeraiņ'en ondo ikusi gendun
biotzez maite duana,
bera izan zan ainbeste sari
bertan ipiņi zuana.
Egia esan, etzait damutu
neroni orruntz juana,
daukadan kopik ederrena da
ortik ekarri nuana.
-8-
Zertan esaten didazu, Joxe,
neri maixu ta errege,
eztan gauzarik etzait gustatzen
aitatzerikan beņere.
Eta aurrera etzaidazula
bialdu oinbeste lore,
zoritxarrean, ni gabe emen
naikoak daude len ere.
-9-
Azken aldeko bertso batean
Joxe, esaten dezunez,
gure Jainkoak ipiņi nindun
ni gaņezka zorionez.
Jaunari asko zor diot eta,
gabaz ezpada egunez,
bost bat minutu pasatzen ditut
berari esker emanez.
-10-
Ustegabean dijoaz emen
orduak eta egunak,
ta laister utzi bearrean naiz
mundu ontako jardunak.
Baņa oraindik sasoi onean
zaudete nere lagunak,
al badezute ez utzi galtzen
gure jolas euskaldunak.