Gabonak
Mendizabal, (Tomas ? de)
Zatozte, zatozte, ahantz ditzagun gure nahigabeak
ahantz dezagun egunero jaiotzen garala berriro
bizitzara eta bere buruhausteetara.
Ahantz dezagun egun bakoitzak itsusitik gehiago duela
ederretik baino. Ahantz dezagun elkar gorrotatzen dugula.
Ahantz dezagun zorion apur bat izateko, egunero zerbait
ahaztu egin behar dugula.
Jesusek jaio behar du.
Jesus berriro guregana dator.
Egun hauetan berritzen da antzinako miraria.
Jesusek jaio behar du gure artean.
Berak eman dizkit nik maite ditudanak, bai eta
inguratzen nauen buruhausteak ere.
Berak eman dit bizia eta berak
ulertarazten dit utzi egin behar dudala.
Jesus ukuilu batean jaio zen. Badakit.
Jesusek sufritu egin zuen. Badakit.
Jesus guregatik hil zen. Badakit
Erreza da aska batean jaiotzea.
Ez dugu bere eran sufritzen.
Bainan hura hil egin zen.
Behar bada gehiegi egin zuen.
Oraindik ez dut ulertzen, ez dut ondo ulertzen
bere jokaera.
Asko egin zuen.
Maite ginuen. Maite gaitu.
Jesusek jaio behar du.
Zatozte, zatozte, ahantz ditzagun gure buruhausteak.
Onar dezagun gure Euskal-Herrian, hain ona
izan zenez gero.