Europa batua eta gu
Matxain
Nazio batzuk elkartu ziran
pozez Europa batuan
gauzik geienak zuzendu nairik
pake ta erespetuan;
gure erria ere or dabil
aspaldi ontan tratuan
ia denboraz sartzen ote dan
besteak dauden lekuan,
Urte berria iritxi da ta
oraindik gaude kanpuan.
Politikako gure jokera
orixe dala merio
nere ustetan gure erriai
ateak itxi zaizkio.
Demokrazian bizi gerala
guk esan arren serio
aurrera ere elkarte orrek
atea itxiko dio,
gure erriak lengo bidetik
baldin jarraitzen badio.
Demokrazien itz ori dabil
orain gora ta beera
geienarentzat txit gustokua
nunbait izango da bera;
iñoiz bada ta oraintxe degu
zerbait egiteko era,
baiña beldur naiz ez ote degun
berriz egingo atzera
itxas ertzean ibiltzen diran
karramarruen antzera.
Gauzak aldatu bearko dira
ni seguru nago ontan
gure erriak sartu nai badu
dalako elkarte ortan.
Ez dezagula oraiñ artean
bezela jarraitu lotan
zer eratara sartu gindezken
esan digute askotan,
bestela ezer ez gerala gu
iñoiz izango Europan.
Gauzak estuak ari zaizkigu
alde guztitara jartzen
ez geralako Merkado Comun
dalako orretan sartzen,
gure anaiak asiak dira
lur aietatik bialtzen
geronen kulpaz ez ote gera
gu ari jokoa galtzen
ez degulako gure jokera
pixka pixka bat aldatzen.
Ordua da ta artu dezagun
lenbailen bide zezena
adarretikan elduta ez da
menderatuko zezena,
danak dakigu soka zergatik
daukagun emen etena
ez da geiegi nere ustetan
andik eskatzen dutena
kaso egitea ez al litzake
danontzat gauzik onena.
Askatasuna langille danak
komeni bada biltzeko
askatasuna erabakiak
bildurrik gabe artzeko
askatasuna politikako
partidu batzuk sortzeko
askatasuna agintariak
botoan bidez jartzeko
auxe eskatzen digute guri
elkarte ortan sartzeko