Eskudero prokuradoreari
Matxain, Manuel
-1-
Bi milla urte Jesus maitea
jetxi ziņala Zerutik
zenbat gerrata, zenbat naigabe
ez dira izan ordutik
auxe bakarra eskatzen dizut
Jauna biotz-biotzetik
anaitasuna jarri dedilla
gauza guzien gaiņetik.
-2-
Kriston dotriņa ez betetzeak
sortzen ditu emen gerrak
ortikan datoz nere ustetan
mundu ontako okerrak
azkenengoan neronek ere
pasa nituan ederrak
paseak pasa dexente nabil
Jaungoikoari eskerrak.
-3-
Ogei bat urte nituan ekiņ
ziotenean gerrari,
kinta garaian nenguan eta
jarraitu bear berari.
Errepublikan alde ibilli
nintzan Bizkayan gudari,
zer irabazi gutxi zegoan
ta zer galdua ugari.
-4-
Iru urtean burrukan jardun
ta azkenik errenditu,
gerra onenak ere ondoren
tristeak izaten ditu.
Millaka anai bertan il ziran
beste asko elbarritu,
gizon oietzaz, orain artean
ez da iņor errukitu.
-5-
Eskudero jaun agurgarria
zugana nator apalki,
Madrid aldean zu itzegiņa
zeralako txit egoki,
oraiņartean gu aintzakotzat
iņok ez gaitu eduki,
guk ez genduan nunbait merezi
besteak ainbat erruki.
-6-
Nik ondo dakit zu goratzeko
ainbat almen ez dedala,
baiņa eskerrak gaur eman bear
zuri nola edo ala;
ikusten bai det zorionean
zu konturatu zerala,
txuri ta gorri, ezker da eskubi,
danok anaiak gerala.
-7-
Itz auek dira, Eskudero jaun
agurgarriak esanak,
gure anaiak ba-dira emen
Rusian gerran izanak.
lur aietatik elbarrituta
onuntz etorri ziranak.
zorionean gogoan dauzka
gaur gobernu alemanak.
-8-
Erri guziak egiten dira
mutilatuaren jabe,
Errepublikan gudarik daude
iņundik anparu gabe,
ori dalata gobernuari
auxe egin zion galde,
ez ote leiken zedozer egin
gure anai oien alde.
-9-
Lagun urkoai guk emen nola
artzen diegun neurria
guri ere gero artuko zaigu
ta au da izugarria
ez begiratu koloreari
txuria edo gorria
kontrarioai on egitea
ori da txalogarria.
-10-
Anaitasuna dala uste det
pakea lortzeko giltza
ta ortik kanpo emen gizonak
alper alperrik gabiltza
Eskudero da gure Eskudero
Bera gure alde mintza,
merezi du ta gure eskerrik
sutsuenak artu bitza.