Esku batean daukat
Matxain, Manuel
-1-
Esku batean daukat
luma ta papera,
bestean kartera,
bertso batzuk jartzeko
auxe da aukera!
Orain sei illabete,
gutxi gora-bera,
morroi etorri nintzan
baserri batera,
porru azi aundirik
eztet nik atera.
-2-
Orain sei illabete,
esandako gisan,
morroi irten nintzan
ez jakin izan banu
nagusia nor zan.
Eztakienik bada
orain jakin dezan,
nere pasadizoak
nai nituzke esan,
suerte aundirik ezta
neretzako izan.
-3-
Indiano zar bat da
nere nagusia,
oso itxusia!
Asko ikusi baņa
gutxi ikasia.
Nere moduko plako
ta sudur luzia,
besterik eztu jaten
patata egosia...
eta txerrijanean
datorren guzia.
-4-
Goizeko bostetako
asiko da kin, kan,
ori sega pikan,
morroia lo badago
esnatzegatikan.
Ogei urte egiņa
degu Amerika'n,
naiz diru askorekin
etorri andikan,
itxura danez ezta
konporme oraindikan.
-5-
Bostetan segara jun
nola naizen piņa,
egiņ alegiņa!
gero gosaitarako
bakaldu gordiņa.
Ori eztagonean
pare bat sardiņa,
edateko pitarra
biņagre egiņa,
ondorenean berriz
tripetako miņa.
-6-
Beti sardin zarra ta
bakallua jaten,
este danak eten,
tripetako miņikan
etzait neri joaten.
Jai audietan berriz
iru aza-txorten,
gure etxean ezta
besterik izaten...
ia amabi kilo
galdu ditun aurten.
-7-
Inpernuan ba-daude
suak eta garrak,
indiano zarrak,
ikusi bear ditu
an komeri txarrak.
Pillatuta dauzkatzun
urre ta zillarrak,
laister dituzu emen
zuk utzi bearrak,
ta gorputz ustelkorra
jango dizu arrak.
-8-
Oso gaizki dagola
berriro det jakin
pulmoniarekin,
laister azer burrukak
domoniņuekin!
Gaitzak ematen dion
bero gogorrakin
ametsetan ari da
beti diruakin...
danak emen utzita
il da Joxe Joakin!!
-9-
Bukatu dira Joxe
Joakin'en ametsak
eta interesak,
orain izango dira
danak besterentzat:
bakallu ta sardiņa
zituan neretzat,
orain diru guziak
bere illobentzat,
Jaunak izan dezala
erruki beretzat.
-10-
Nagusi ta morroiak
zertan oinbeste lan,
beti emen da an,
ez al dakizu laister
zer etorriko dan?
Modua dan guzian
perietara juan;
ardo zarrak edan da
txuleta onak jan,
dirua alperrik da
gu sartzean kajan.
|