Eriotza, politika eta Europa
Matxain
-1-
Mundu ontara sortu giņanok
joan egin bear derrigor
igualdadea jarria dago
dudik ez det egiten or...
Atzo zein il zan guk badakigu
ta biar ez dakigu nor
Jaunan deiari erantzun gabe
ez da geldituko iņor.
-2-
Beti burrukan ikusten ditut
ainbat gizon da naziyo
mundu ontako aberastasun
batzuk dirala meriyo
zertako dira urrezko joyak
kotxe eta palaziyo
azken orduan oik ez badute
ezertarako baliyo?
-3-
Il bear degu zibil, militar
errege ta erregiņak
guziok gera emendik pasa
da zerudako egiņak
jornalerorik eskasena ta
politikorik aundiņak
azken orduan Kriston aurrean
izango gera berdiņak.
-4-
Ez dauka iņork eriotz beltza
atzeratzeko dirurik
gizonak ezin berari jarri
egunik eta ordurik
bere segatxo beldurgarria
bizkar gaiņean arturik
ez da munduan bera oraindik
iritxi ez dan lekurik.
-5-
Orain ez dago garai batean
aiņa santu eta santa
emen gogotik ugaldu dana
degu gezurra ta tranpa
Alkar maitatzen asi gaitezen
arrokeriak laga ta
eriotz beltza guzion billa
aurki etorriko da ta.
-6-
Mundu triste su igaro bear
dozenerdibat urtean
eta guziok daramazkigu
burruka gogor batean
aurrera ere ez gera noski
emen biziko pakean
lagun urkoa errespetatzen
ikusten degun artean.
-7-
Diperenteak bear ditugu
gizon batzuen ideak
diperenteak diran bezela
zelai bateko loreak,
Txit ondo dago guk maitatzea
geien bakoitzak bereak
baiņa beiņere zapaldu gabe
Iņoren eskubideak.
-8-
Anai arrebak ez gaizki artu
iņork neronen esanik
gure artean ez dago iņor
pekataria ez danik,
ta ez det uste auxe esanda
deskuidatuko naizenak
munduan ez da beti arrazoi
Izaten duan gizonik.
-9-
Errepublikan aldekoa naiz
egiten det aitormena
baiņa jarri dan erregeakin
badaukat itxaropena
bere itzari begiratuta
dago oso nabarmena
berriro laster izango dala
presoentzat barkamena.
-10-
Itxas arruan oso zailla da
ontzia ibiltzea bare
naiz barruan mariņel onak
batzuk ipiņi ta ere
gure erregeak lenen pausoak
eman ditu oso trebe
ia portura irixten geran
odolik ixuri gabe.
-11 -
Agintarien indarra dago
erritarraren botuan
ori ederki igartzen diat
neronek nere tontuan
au da gauza bat beti eduki
bear deguna kontuan
denborarekin guk nai badegu
sartu Europa batuan.
-12-
Agintariak bide ortara
bildu bearra daukate
gaur ejenploak eskatzen dira
itz danak daude sobrante
Seguru egon gu Europatik
egongo gera aparte
demokrazi bat egiazkoa
ipintzen degun bitarte.